Saharako lurralde okupatuak asimilazioaren aurka borrokan

Imagen

Martxoaren 7a, osteguna,  Ibaetako Ikasle Abertzaleek eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu Saharako lurralde okupatuen inguruan. 11:30etan izango da FIHEZIko Gradu aretoan.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Aurreko udaran Askapenako brigadistek lurralde okupatuetako errealitatea ezagutzeko aukera eduki zuten. Jazarpen polizial itogarrian, kontrol polizial etengabean, marokiar militar zein zibilengatik kolonizaturik, beraien herrian gutxiengoa dira egun sahararrak. Ekialdean 2720 km dituen murru batek zonalde askatuan bizi diren sahararrengatik banaturik.

NBEk lurralde autonomo bezala identifikatzen du, deskolonizazio prozesuan dagoena alegia. Marokok fosfatoa, arrantza, area eta bestelako lehengaiak nazioarteko legediatik kanpo esplotatzen ditu. Estatu Batuek eta Estatu frantsez zein espainolek, haien transnazionalak buru dituztela Marokorekin negozio ederrak egiten dituzte, izan ere, Maroko lagun estrategiko izaera baitauka mendebaldeko potentzientzat.

Duela egun gutxi, lurralde okupatuetako 24 lagun epaitu zituzten eta kondena oso larriak ezarri zizkieten Gdeim Izik bezala ezaguna den erresistentziaren kanpamentua antolatu izanagatik. Guzti honen inguruan aritzeko aukera izango dugu brigadisten bitartez, animatu eta parte hartu!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s