Apirilaren 17an eta 19an ekimenak burutuko ditugu nazioarteko preso politikoen egunarekin

Imagen

Apirilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna ospatzen da. Hain zuzen, Mahmud Baker Hijazi, preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna  hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Askapenatik ere, urteak daramatzagu egun honen baitako lanketa burutzen, preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure herrian,  egunotan debekatua egon  arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso politiko deitzea ere…

Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditugu. Honela, 2011ean kolonbiar preso politikoei ehunka posatl bidali genizkion,baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi genion eta aurtengoan berriz, saharar preso politikoei idaztera eta egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zituztegu.

Donostian preso politiko sahararren aldeko burutuko ditugun ekimenak hauexek izango dira:

1.- Apirilak 17, asteazkena : Bulebarreko AskeGunean, 12:30tan Gdeim Izik-eko erresistentzia kanpamentuaren inguruko dokumentala. Bertan preso politiko sahararrei postalak idazteko aukera egongo da.

2.- Apirilak 19, ostirala : Preso sahararrekin elkartasunean enkartelada (Etxeratekin batera) 20:00tan Konstituzio Plazatik hasita.

Munduko preso politikoak kalera!
Sahara Hurra!

Advertisements

One response to “Apirilaren 17an eta 19an ekimenak burutuko ditugu nazioarteko preso politikoen egunarekin

  1. Pingback-a: [Donostialdea] Apirilak 17 eta 19, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna | preso politikoak eta gatazken konponbidea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s