Ostiraleko enkarteladan egon gara Saharako preso politikoen alde

Euskal preso politikoekin batera Saharakoak ere gogoratu ditugu ostiraleko enkarteladan:

This slideshow requires JavaScript.

Nazioarteko Preso Politikoen Eguna

Nazioarteko preso politikoen egunean, apirilaren 17an, Euskal Herritik, baina aldi berean, espainiar nahiz frantziar kartzeletan edo urrunea dauden errefuxiatu eta iheslariak bihotzean, munduan zehar dauden gainerako preso politiko eta haien senideekin oroitu nahi izan dugu. Bere herriagatik dena eman dutenek, erantzun bertsua jaso baituta estatu edo inperioen eskutik, izan kurduak, palestinarrak, kolonbiarrak, maputxeak, galiziarrak nahiz euskaldunak. errepresioaren estrategia zoritxarrez, borroka bezain zaharra baita. Herri borrokalariek ondorioz antzerako patua izan dute, emandako pausuen araberakoa baita, tamalez eta gehiegitan boterearen eta estatuen erantzuna.

Honela beraz,  euskaldunok ezagutu ditugun presoekiko errepresio adierazpide eta legedi desberdinak, munduko beste hainbat herri edo kolektibok jasan du. Sakabanaketa politika esaterako, hainabt preso politikoren aurkako estrategia da. Honen adibide da sahar edo preso palestinarrek sakabanaketaren zigor gehigarria pairatzea gaur egun. Eta inperio beraren pean, ezin ahaztu Galizako preso politikoak ere. Hauek, ere, zoritxarrez euskal presoen modura, sakabanaketa politika hiltzaile eta zitalaren ondorioak jasan beharrean dira. Palestinarren kasuan gainera, presondegi ia denak Israelen daudenez gero, senitartekoek ezin dute bisitarik gauzatu, debekatua dutelako askok eta askok Israelgo mugak gainditzea. Lege antiterrorista bera, oraindik Txileko astatuak Pinochet-en garaitik hona mantendu duen legea han zuzen, maputxeen aurka erabilia da. 6 mila preso kurduek berriz, Turkiako 3713 legearen arabera terrorismoaren aitzakian tortura sistematikoki aplikatzen zaie. Kalabozo eta kartzeletako tratu txarren ondorioz bestetik, 204 preso palestinar hil dire 1967tik hona.

Aurtengoan, haiek denak gogoan izanik ere, duela bi urte kolonbiar presoen kolektiboa, eta iaz maputeak bereziki gogoan izanik, oraingoan, sahar preso politikoak gogoan hartu nahi izan ditugu. Gainera, duela gutxi izan zuten Gdeim Izik-eko epaiketa eta lurralde okupatuetako erresistentzia isilarazi asmoz, kondena gogor eta bidegabeak jasan dituzte. Martxoan zehar Euskal herriarekiko eginiko VII. Elkartasun Astean aipatu bezala, ez dugu izaterik aske haiek gabe! Jo Ta Ke Preso Politiko Guztiak kalean izan arte!

Bukatu aurretik, elkartasuna etxetik eraikitzen hasten delako ezin dugu ahaztu egunotan espetxeratu dituzten gazte donostiarrak eta gaur bereziki, gure besarkadarik beroena Nahikari Otaegiri eta bere zazpi hilabeteko alabatxoari. Eta berarekin batera, beste agur bero bat Imanol Vicenteri, Ekaitz Ezkerrari, Aitor Olaizolari, Adur Fernandezi, Oier Lorenteri, Mikel Arretxeri, Egoi Alberdiri eta Ekaitz Iberori!!!

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
MUNDUKO PRESO POLITIKOAK KALERA!
HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s