Maiatzak 30 DENOK GREBARA! DENOK KALERA! | El 30 de Marzo TOD@S A LA HUELGA! TOD@S A LA CALLE!

M30GREBAKHerri bezala gure etorkizunaren defentsan, lan eta babes sozialean ematen ari diren etengabeko murrizketen aurka eta sektore publikoaren pribatizazioaren aurka, gure eskubideak antolaketa eta borrokaren bitartez defendatu behar ditugu.

Elkartzenek deialdia egiten du gehiengo sindikal eta sozialak Maiatzaren 30ra deitutako greba orokorrera.

Egungo egoerari hurbilketa labur bat:

Elkartzenen azkenaldian errepikatzen ari garen bezala, jendartearen sektore gero eta zabalago baten bizi baldintzen prekarizazio prozesu bat ematen ari da. Hau honela da, lege kolpez gero eta bortitzago ematen ari diren lan eta gizarte eskubideen murrizketen ondorioz. Prekarizazioa areagotuz doa egungo krisi ekonomiko koiuntura honetan, aberaztasuna ez bait da era justuago batean banatzen ari. Diru publikoa lotsagabekeri guztiz esku  pribatuetara pasatzen ari da, herritar sektoreak eta langile klasea direlarik krisiaren ondorioak pairatzen ari direnak; elite politikoak eta ekonomikoak (patronala eta bankuak) paktu bat egina dute krisitik irten eta beren irabazi tasak berreskuratzeko herritarron prekarizaioaren gainetik bada ere.

Berebiziko garrantzia du Kapitalismoa eta krisia eskutik doazela ohartzea. Sistema honetan, batetik, esku gutxitan aberaztasunaren pilaketa ematen da eta bestetik prekarizazio gero eta orokortuagoa eta pobrezia. Elite ekonomiko eta politikoak oraingo sistemaren ezaugarri txarrenak finduko dituen beste sistema bat nahi du, hau da, abantaila edo pribilegio gehiago, beraien hierarkiak, desberbintasun gehiago….

Guzti honengaitik, herritar guztiei deialdia luzatzen diegu beraien lan eta eskubide sozialen aldeko hautua egin dezaten. Gutxi batzuen mesedetara baino, gehiengoaren beharrizanei erantzungo dion garapen eredu baten alde mobilizatu daitezen.

Elkartzenetik uste dugu aski dela. Aski da inposaketez. Aski da Europa eta EEBBek murrizketa hauek diseinatzeaz eta aski da espainiar eta frantses gobernuek zein beraien sukurtsal autonomikoek murrizketa hauek inposatzeaz, gure ekinbide propiorako mugak estutuz.

Maiatzak 30 Greba Orokorra

Hilaren 30an eskubide sozial eta laboralen defentsarekin hitzordu garrantzitsua dugu. Euskal Herriak lege kolpez inposaturiko murrizketa berri honi ezezkoa ematen diola agerian utzi behar du.  Herritarrak egun horren prestaketan era aktiboan aritzera eta egunean bertan piketeetan eta deitzen diren mobilizazioetan parte-hartzera animatzen ditugu.

Herri hau egunero-egunero aurrera ateratzen dugunok, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea eduki behar dugula uste dugu. Oinarritik egungo garapen ereduaren alternatiba eraiki ahal izateko. Greba Orokor hau anbizio haundiagoa duen ekintza baterako hasierako urratsa da. Borroka egun honekin batera eta eragile sozial eta sindikal ezberdinok egin dugun moduan, gure herrirako alternatiba sozial baten eraikuntzan biztanleria osoa parte hartzera gonbidatu nahi dugu. Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna alternatiba horren hazia izango da.

Beste mundu bat posiblea delako eta beste Euskal Herria bat beharrezkoa dugulako!

Euskal herrian 2013 ko Maiatzaren 26an.

M30GREBA

En defensa de nuestro futuro como pueblo, ante los recortes contínuos en materia de protección social y laboral, y contra la privatización del sector público, se impone la necesidad de garantizar nuestros derechos mediante la organización y la lucha.

Llamamiento de Elkartzen a la Huelga General convocada por la mayoría sindical y social vasca para este jueves 30 de Mayo.

Un breve acercamiento a la situación actual:

Como venimos diciendo desde Elkartzen, durante los últimos años se está produciendo un proceso de precarización de las condiciones vitales de amplios sectores de la población como consecuencia de un acelerado e intenso recorte de derechos sociales y laborales a golpe de ley. Este proceso se está intensificando en la actual coyuntura de crisis económica debido a que la riqueza generada no se está repartiendo de una manera más justa. Es más, se está produciendo un descarado trasvase de dinero público a manos privadas, con lo que las consecuencias de la crisis las están soportando la clase trabajadora y los sectores populares; y es que las elites políticas y económicas –patronal y banca- han hecho un pacto para salir de la crisis y recuperar su tasa de ganancia a costa de la precariedad generalizada de la población.

Es vital reconocer que el capitalismo y la crisis van de la mano y que este sistema tiende a la acumulación de riqueza en pocas manos, por un lado, y al avance de la precariedad y la pobreza, por otro. Las elites políticas y económicas quieren un nuevo sistema que agudice las peores características del actual, su jerarquía, sus privilegios, sus desigualdades,…

Por todo esto hacemos un llamamiento al conjunto de la población a movilizarse por sus derechos sociales y laborales y por otro modelo de desarrollo acorde a las necesidades de la mayoría de la población y no a la de unos pocos.

Desde Elkartzen nos parece que ya basta de imposiciones. Basta ya de que Europa y Estados Unidos diseñen estos recortes y de que los gobiernos español y francés y sus sucursales autonómicas, nos impongan esas restricciones dejándonos nulo margen de maniobra.

30 de mayo huelga general!

El próximo 30 de Mayo tenemos una importante cita con la defensa de los derechos sociales y laborales. Animamos a la población a tomar parte en la preparación, en los piquetes y en las movilizaciones que se desarrollen ese día para demostrar que Euskal Herria dice no a un modelo político, económico y social que se basa en el recorte de derechos sociales y laborales  impuesto a golpe de ley.

Quienes día a día sacamos adelante nuestro pueblo tenemos que tener la posibilidad de decidir nuestro futuro, para contribuir así a la construcción de una alternativa al modelo actual desde la base. Esta Huelga General es un punto de partida para una acción más ambiciosa. Junto a esta jornada de lucha animamos a la población, al igual que hemos hecho diferentes organizaciones sociales y sindicales, a participar en la construcción de una alternativa social para nuestro pueblo y cuyo primer paso será la elaboración de una Carta de Derechos Sociales para Euskal Herria.

¡ Porque otro mundo es posible y otra Euskal Herria es necesaria!

En Euskal Herria a 26 de Mayo de 2013

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s