AGUR ETA OHORE IGOR!

Brasilen duela bi hilabete izaniko istripu baten ondorioz Igor Urrutikoetxea LAB eko nazioarteko harremanetarako arduraduna hil dela jakin ostean ASKAPENAk honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin doluminik sentituenak eta animorik beroenak Igorren sendi eta lagunei eta LAB eko militante guztioi. Bigarrenik, ASKAPENAtik  azpimarratu nahi genuke Igorren izaera internazionalista, gainerako borrokak bere egin izan ditu, hainbat aldiz brigadista bezala joanez,  Palestinara, Saharako lurralde okupatuetara aurtengo brigadetan bezala, baita Kurdistanera eta beste hainbat txokotara ere.

Euskal Herrian antolatu diren elkartasun esparru orotan izan da partaide eta bultzatzaile, EH Palestina Sarean, boikotaren aldeko ekimenak bultzatuz, Kolonbiakoa errepresioa salatuz, Kuba edo Venezuelako prozesu iraultzaileak babestuz, Greziar edo Andaluziako langileriarekin bat eginez…

Guretzat beraz, balio handiko internazionalista bat galdu dugula esatea dagokigu, tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor, adiorik ez!

Hamaika herri borroka bakarra!

askapenadolua

IGOR URRUTIKOETXEA BILBAO BURKIDEAREN HERIOTZAREN GAINEKO OHARRA

igorlabIgor urrutikoetxea Bilbao, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauen hil da, Brasilen. Rio De Janeiron orain hilabete izan zuen istripu baten ondorioz hil da LABeko zuzendaritzako kidea, bertara joana zen, MFSren (Munduko Federazio Sindikala) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera.

Azken urteetan, LABek bere gain izan du UIS-MMko idazkaritza orokorraren ardura, Igor Urrutikoetxea buru zela, eta kargu aldaketarako kongresua zen Brasilen antolatutakoa.

Igor Urrutikoetxea Lezaman jaio zen, orain 38 urte. Nazioarteko arduraduna zen 2008tik, LABeko exekutiboko kidea eta MFSko munduko kontseiluko partaidea. Sindikatuko idazkaritza juridikoan egin zituen lehen urratsak, eta ondoren, Hego Uribe eskualdeko arduradun izatera pasatu zen. LABeko metalgintzako arduraduna ere izan zen, lau urtez, nazioarteko idazkaritza bere gain hartu aurretik.

Hilabete osoa eman du istripuen ondorioen kontra borrokan, baina ez du aurrera egiterik izan. LABetik gure esker onak adierazi nahi diegu tarte honetan, egun gogor hauetan lagundu diguten guztiei, bai hemen, baita Brasilen bertan ere.

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza.

Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

AGUR ETA OHORE, IGOR.
JO TA KE, IRABAZI ARTE!

L.A.B.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s