28 urte eta gero euskal herritarrok OTANi ez!

6

Martxoaren 12an, atzo 28 urte betete ziren ikasleok, gazteok, euskalgintza eta kultur mugimenduko kideok, langileok, langileok… euska herritarrok OTANi ezezko borobila adierazi geniola. Gaur gaurkoz euskal herritarrok hartutako hitzak ukatua eta zapaldua izaten jarraitzen du ordea. Bardeak ditugu hain zuzen ere Euskal Herriaren subiranotasunaren lapurreta argia eta OTANen isla agerikoa. Horregatik goizean Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea burutu genuen (argazkia) eta arratsaldeko 20:00etan berriz Iruñako Gobernu Zibilaren aurrean batu, Euskal zein Espainiar instituzioei orain 28 urte Hego Euskal Herrian titular bilakatuko aldarria errespetatzeko eskatuz.

2

1986ko Martxoaren 12 hartan, papeletaz papeleta, kalez kale, lantegi, instituzio, herriko plaza zein ikastetxeetan, mitin, manifestazio, kontzertu edo ekimen ezberdinetan aldarrikatutako ideia letra larriko lerro buru bilakatu genuen; “Ezezko borobila OTANi Hego Euskal Herrian”.

Ezezkoz ezezko Euskal Herriaren subiranotasun nazional eta sozialari baiezkoa eman genion eta papeletaz papeleta Euskal Herri antiinperialista aldarrikatu. Gure askatasun eta burujabetzaren alde egin genuen eta aldi berean, munduko herrien askatasun eta subirautasunen kontra doazen prozesu politiko, ekonomiko eta militarren aurka agertu zen herria izan zen gurea, izan ginen gu. Zapaldutako herri bezala, beste edozein herriren zapalketaren aurka geunden eta egoten jarraitzen dugu, guretzat herrien arteko harremanak elkartasunean eraiki behar direlako, sortzeke dugun itun baliotsua, bestalde. 1986ko martxoaren 12an, gure nortasun eta izatea aldarrikatu genuen, gure lekua eta gure munduaren ikuskera oihukatu.

Atzoko ideia eta egitasmoak gure egiten ditugu, herriok ez dugulako ahazten. Horregatik Kapitalismoaren menera lotzen gaituzten kateetatik askatzeko borrokan jarraituko dugu, Euskal Herritik gerra inperialistak babestu eta baketik negozioa egiten dituzten enpresak kanporatzeko lanean. Inperialismoari bizkar emanez Euskal Herriaren burujabetzarazko bidean aurrera jarraituko dugu biharko egunez martxoaren 12a inperialismoaren kontrako borrokan erreferente bilaka dadin.

 

Atzo bezala gaur eta gaur bezala bihar!

OTANi ez!

Euskal Herriari BAI!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s