Euskal Herriaren aldarria zabaldu dute Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek

Beste urte batez Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek euskal herritarron burujabetza eta askatasuna lortzeko determinazioa zabaldu dute Europa eta Latinoamerikan zehar Euskal Herriarekiko Nazioarteko VIII. Elkartasun Astean. Ondorengo lerrootan batu ditugu ekimen horietako batzuk.

Lehenik eta behin, Askapena eta Euskal Herritik EHL sareko kide eta kolektiboei euskal herrian bizi dugun egoera eta borroka zabaltzeko hartutako konpromiso eta elkartasuna eskertu nahi diegu. Bai urtez urte Nazioarteko Elkartasun Astean baina baita urte guztian zehar ere. Eginiko lana elkartasun internazionalistaren adierazle argia baita eta ekarpen beharrezkoa gure herriaren askapen borrokan. Guzti horregatik, eskerrik asko.

Apirilaren 4ean ekin zioten #ElkartasunAsteari Madrilen errepresio eta torturaren inguruko hitzaldi batekin.

Bertan Amalia Alejandre, Coordinadora para la Prevención de la Tortura elkarteren egunez eguneko lana azaldu eta egun Estatu Espainiarrean tortura kondenarik ez dagoela azaldu zuen. Ofizialki ez direla existitzen eta egon izan badira ez direla bete azpimarratu zuen. Francisco García Cediel abokatuak berriz, Audientzia Nazionalaren sorrreraz eta honen benetako xedeaz mintzatu zen, ”un tribunal de excepción y preparado para ejercer la represión”. Honekin batera Estatuak garatzen duen tortura, atxiloketaz eta espetxeaz haratago doala azaldu zuen. Horren isla baita abokatuaren ustez urtarrilean ezabatu zuten espetxetik ateratzean duten soldata. Preso guztien eskubidea da soldata hau, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak izan ezik.

Hurrengo egunean, Iñigo Cabacasen erailketaren bigarren urteurrena dela eta “Iñigo Cabacas, Crónica de una herida abierta” dokumentala ikusi zuten eta gaur gaurko denuntzia eta ikerketa nola aurkitzen den azaldu zen. Bertaratutako kideak asko harritu ziren egun oraindik ere ikerketan aurrerapenik egon ez, eta ez ertzaintza eta ezta ordezkari instituzionalen aldetik inolako erantzunkizunik hartu ez dela jakitean.

*gehiago jakiteko hemen kronika

Argentinaran ere ostiralean ekin zioten #elkartasunasteari, kasu honetan bideokoferentzia batekin. Mitxel Sarasketa Euskal Preso Politiko ohia telefonoz bestaldean izan bazuten ere, Buenos Aireseko Herriko Tabernara hurbildutakoek adi-adi entzun zuten azaldutakoa. Gaur gaurkoz, Euskal Herrian konponbidearen aldeko urrats garrantzitsuak eman badira ere, espetxeetako egoera ez dela aldatu azpimarratu zuen. Horren adierazle da, oraindik orain indarren dagoen sakanabaketa politika, espetxean aurkitzen den preso kopurua edo Arkaitz Bellon gaztearen erailketa.

* gehiago jakiteko entzun hemen Carlos Aznarez, Argentinako EHL sareko kideareri Suelta la Olla irratsaioan eginiko elkarrizketa edo irakurri kronika osoa hemen

Italian, Bergamo herrian zehazki kontzertuk batekin ekin zioten #ElkartasunAsteari, Afu talde nafarraren kontzertuarekin hain zuzen.

Jai giroan jende asko izan zen bertaratu zena eta aste guztiko egitarau eta ekimenak azaltzeko baliatu zuten. Bereziki apirilaren 8 eta 9rako antolatutako “Operacion Ogro” liburuaren aurkezpena eta “Resist Ondarru” dokumentalaren emanaldia. Baina baita pintxo dastaketa, mahai inguru eta afariak ere. Guztietan Euskal Herriko Preso Politikoei idazteko aukera izan zuten bertaratutakoek.

 

Apirilaren 5ean, goizean goiz Dublineko Trinity Collegeen aurrean bertako Euskal Herriarekiko elkartasun komiteko kideek informazio mahaiak jarri zituzten eta euskal herriko erresistentzia borroka eta bereziki Euskal Preso Politikoen egoeraren berria ematen zuten hamaika eskuorri banatu. Honekin batera ordea, informazio gehiago jaso nahi zuten jendearen emailak jaso zituzten.

Astean zehar ordea ere ekimen ugari burutu ziduzten munduko txoko ezberdinetan. Aragon eta Herrialde Katalanetan esate baterako, apirilaren 9 eta 11ean hurrenez hurren “Historia de una tarta” izenburupean Gorka Ovejero, tartalari eta Mugitu! AHTaren aurkako mugimenduko kideak hitzaldia eskaini zuen.

Lisboan berriz Ernai Gazte Antolakundeko kideek hitzaldia eskaini zuten unibertsitatean. Bertan egungo Euskal Herriko gazteriaren egoera azaltzeaz bat aurrera begirako erronka eta borrokaz aritu ziren.

* argazkiak Lisboako hitzaldia @arkkuso bidez
 

Londres eta Alemanian antolatutako hitzaldietan berriz Sortuko kide batek parte hartzeko aukera izan zuen eta egungo egoera politikoaren gainean eta bereziki, konponbidearen bideoan emaniko urratsak nahiz Estatu Español eta Frantsesaren inmobilismoaz mintzatu ziren.

*Alemaniako kronika irakur dezakezu hemen

Bolivian berriz apirilaren 11rako Euskal Herriko egoeraren gainean informatzeko jardunaldiak antolatu dituzte. “Euskal Herria Historia de lucha y resistencia” dokumentalaren proiekzioa burutuko dute, panel informatiboak jarri hemengo historia, dispetsioa eta bake prozesua azalduz eta presoei postalak idazteko espazio bat ere zabalduko dute. Egunari amaiera emateko herrien aldeko kantaldia antolatu dute.

Hamaika ekimen burutuko dituzte Nazioarteko VIII. #elkartasunastean. Eta amaiera emateko Frantziar eta Espainiar kontsulatuen aurrean “Gora Euskal Herria askatuta!” lemapean elkarretaratzeak burutuko dituzte orain arte aipatutako herri guztietan. Txilen ere elkarretatzea egin zuten eta Belfasten berriz mendi martxa batekin eman zioten amaiera.

Madrilen esaterako, apirilaren 12an III. Errepublikaren alde eta 1978ko Konstituzioaren aurkako manifestazioan epaiketa politikoen aurkako aldarria eta presoen sakanaketaten salaketa presenten izan zen.

Argentinako EHL sareko kideek berriz Espainiako Kontsularuaren aurrean batu ziren “Amnistía, Independentzia eta Sozialismoa” leloarekin batera aldarri lokal bat gehituz, “Fuera Garzón de Argentina”.

Ekimen guzti hauetaz gain, lekuan leku Euskal Preso Politikoei postalak idazteko aukera izan dute. Datozen asteetan Askapenako kideok postal guzti hauek jaso eta presoei heleraziko dizkiegu, elkartasun internazionalistaren adierazle.

 

Gora Euskal Herria askatuta!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s