Sahara aurrera! Errepresioa eta kanporatzeekin amaitu!

Joan den urte amaieratik Saharar Herriak mobilizazioak areagotu dituen moduan, Marokok errepresioa ere areagotu egin du. Inguruabar horretan apirila hilabete gogorra izaten ari da Mendebaldeko Saharan. Azken egunotan hamaika delegazio izan dira Marokoko poliziaren eskutik lurraldetik bortizki kanporatuak, 30 lagunetik gora, horien artean Onintza Enbeita Amaiurko diputatua. Apirilaren 15 eta 20 bitartean Emakume Sahararren Erresistentzia Babesteko Nazioarteko II.Konferentzia ziren burutzekoak El Aaiun hirian, nazioarteko emakume ugarirekin batera, baina dirudienez Marokoko agintariek, hori oztopatu nahiean, delegaritzak kanporatzeko hautua egin dute. Delegazio batzuei ez diete lurraldera sartzen utzi ere egin, beste zenbait gogorki kanporatuak izan dira (Aragoi edo Kataluniako delegazioak kasu).

Era berean errepresio bortitza pairatu dute egunotan Sahararrek, independentziaren aldarria eta baliabide naturalen lapurreta salatzeko buruturiko manifestaldi eta elkarretaratzeak indarrez erreprimituak izan baitira bertako hiri nagusienetan (Smara, Aaiun eta Dajla). Poliziaren jazarpenak hamarnaka zauritu utzi ditu oraingoan ere, baita hainbat etxe guztiz hondatu, baina beste behin ere Saharar herriak duintasunez eutsi dio !

Gauzak horrela, aste honetan ziren MINURSOren mandatuaren luzapena eztabaidatzekoak NBEko Segurtasun Kontseiluan. Joan zen urtean bezala mandatuaren luzapena ez ezik misio honek giza eskubideen bermea beregain hartzeko eskaera dago mahai gainean. Baina erabakia atzeratzea erabaki ostean, ezbaian gelditu da MINURSOk giza eskubideak bermatzen ez dituen NBEn agindupeko Bake misio bakarra izaten jarrituko duen edo ez. Horren aurrean ere gure kezka eta desadostasuna azaldu nahi ditugu beste behin ere, egoera horrek Saharar herria okupazio eta errepresiora kondenatzen baitu, nazioartea itxu, gor eta mutu den bitartean.

Kanporatze horiek zein errepresio gogorrak, Sahara okupatuan etengabe urratua izaten ari den Nazioarteko legediaren aurkakoa da, eta Askapenak gogor salatu nahi ditu gaurkoan ere, bai errepresioa zein kanporatzeak. Jazarpen etengabe honekin amaitzeko garaia da!

Era berean gure elkartasuna adierazi nahi diogu Saharar Herriari, baita kanporatuak izan diren delegazioei, blokeo mediatiko honen aurrean lanean jarraituko dugu, Saharar Herriaren aldarria gure eginez !

Hamaika herri borroka bakarra !

Sahara askatu !

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s