Elkartasun mezua epaituak izaten ari diren Sardiniako Ezker Independentistako kideei

Sardiniako Ezker Independentistaren aurka burutzen ari diren epaiketa politikoaren aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu:

Zortzi urte igaro dira Italiako Estatuak Sardiniako Ezker Independentistaren aurkako sarekada batean 10 lagun atxilotu zituenetik. Errepresio golpe haren helburua argia zen, Sardiniako askapen borroka kriminalizatu eta etetea.

“Arcadia” bezala izendatu zen operazio polizial haretan, 10 kide atxilotzeaz gain 54 militante auziperatuak izan ziren eta 70 erregistro baina gehiago burutu zituzten etxe pribatu zein egoitzetan. 400 polizia baina gehiagok parte hartu zutela kalkulatzen da eta azken 20 urteetan Italiak antolakunde politiko baten aurka buruturiko kolpe errepresiborik handiena izan zen.

Atxilotu guztiak egunerokotasunean burutzen zuten lan politiko, kultural zein sindikalarengatik ezagunak eta errespetatuak ziren, horregatik erasoaren osteko erantzuna itzela izan zen. Berehalako askatasuna aldarrikatzen zuten herri mobilizazio deialdi ezberdin eta ugarik bete zituzten kaleak ondorengo egunetan.

Inolako frogarik gabe eta akusazioak tesi hutsetan oinarrituta orain gutxi Italiako Estatuak ikerketaren lehen fasea amaitu eta 18 pertsonaren aurkako epaiketa politikoari ekin dio. Pasa den ekainaren 6an izan zuten lehen audientzia. Kanpoan a Manca antolakundeak elkarretaratzea burutu zuen. Alde batetik epaiketaren izaera politikoa salatu nahi izan zuten eta bestetik, Italiako Gobernuari mezu argi bat helarazteko: Sardiniaren askapen nazional zein sozialaren aldeko borroka historikoa, ez epaiketa, kriminalizazio, errepresio edo kanpaina mediatikok ez duela etengo. Askapenatik bat egin nahi dugu salaketa eta aldarri honekin, eta gure elkartasun internazionalista guztia helarazi nahi diogu epaituak izaten ari ziren kideei eta baita Sardiniako Ezker Independentistari ere.

Sa pelea pro sa libertade de Sardigna sighit, finas a s’Indipendèntzia!

Sardiniaren askapen borrokak aurrera darrai, Independentziara!

 

Ante el juicio político que se está desarrollando en contra de la Izquierda Independentista Sarda, desde Askapena queremos expresar lo siguiente:

Han pasado ocho años desde que el Estado Italiano detuvo a diez militantes de la Izquierda Independentista Sarda, con claro objetivo de desprestigiar y anular el movimiento independentista sardo.

En esta operación, conocida por el nombre “Arcadia”, junto con los diez detenidos, 54 militantes fueron encausados y 70 fueron los registros que se realizaron, tanto de casas particulares como sedes políticas. Se calcula que fueron alrededor de 400 los miembros de las fuerzas de seguridad que llevaron a cabo esta operación represiva, la más grande realizada, en los últimos veinte años, por el Estado italiano en contra de una organización política.

La izquierda independentista respondió con diversas y multitudinarias movilizaciones populares exigiendo la liberación de las detenidas y detenidos. Tod@s ell@s conocid@s y respetad@s por la implicación en el trabajo político, cultural y sindical que realizaban en el dia a dia.

A pesar de no aportar ninguna prueba relevante y de basar su tesis inculpatoria en interpretaciones políticas sin ningún recorrido jurídico, el Estado Italiano ha cerrado, hace poco, la primera parte de las investigaciones y ha enviado a juicio a 18 militantes del movimiento independentista sardo. El pasado 6 de junio se realizó la primera vista y la organización a Manca pro s’indipendentzia se ha movilizado para denunciar el carácter político del juicio y, al mismo tiempo, para transmitir al Estado Italiano que la lucha de liberación nacional y social de Sardigna es un proceso histórico que no podrá ser detenido ni con el uso de la fuerza, de la criminalización, del terrorismo mediático o de detenciones. En este sentido, desde Askapena, queremos sumarnos a esta denuncia y mandar nuestra solidaridad internacionalista a los y las compañeras procesadas y a la Izquierda Independentista Sarda en su conjunto.

Sa pelea pro sa libertade de Sardigna sighit, finas a s’Indipendèntzia!

La lucha por la libertad de la Sardigna sigue sino a la independencia!

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s