Ohore eta plazer bat izan da, laster arte #VenezuelaBrigada!

Ia astebete igaro da #VenezuelaBrigadako kideak agurtu genituela. Esperientzia eta dinamika zinez interesgarria eta aberasgarria izan zela ezin uka. Hamaika bilera eta beste hainbeste hitzaldi, ehunka galdera eta kilometro… baina zalantzarik gabe gure herrien askapen borrokan lanean ari garenon arteko esperitzia trukaketak merezi du!

14 urte luzetan zehar, udaraz udara Venezuelara brigadak antolatu ostean ohore eta plazer handia izan da gurean, kasu honetan gure herri txikian Venezeulako herri eragile ezberdinetan lanean dabiltzan 5 kide jasotzea.

Brigada guztietan bezala, helburuak argiak ziren. Alde batetik, eta bereziki beraientzat Euskal Herriak bizi duen gatazka eta errealitate politikoa ezagutzeaz bat, bereziki askapen sozial eta nazionalera emango gaituzten borroka eta aldarri ezberdinak ezagutzea. Eta bestetik nola ez, Venezuelako borrokaren berri eman eta eguneroko praktikaren gora beherak azaltzea. Gako hau bereziki garrantzizkoa dela dela uste dugu, egun Venezuelako eskuin indarra eta berarekin batera egiten ari diren manipulazio eta desinformaio guztiaren aurrean.

Heldu ziren unetik bertatik eragile eta mugimendu ezberdinetako kideekin batu ziren Venezuelatik etorritako gure lagunak. Bilera formalak, bazkaria eta afarietan Etxerat, Euskal Herrian Euskaraz, Zero Zabor, 26/11 sumarioko gazte auziperatuak, Ikasle Abertzaleak, Ernai, Francking-ik ez plataforma, Martxoak 3 memoria gunea, Elkartzen, Ahaztuak edo eta Errekaleorreko bizilagunekin batu ziren; enkartela, manifestazio eta ekimen ezberdinetan parte hartu eta bisita ezberdinen bitartez gure herriaren historia eta kultura ezagutu. Gelditu gabe Euskal Herrian barrena ibili eta bidean pixkanaka gure herriaren egunerokoa borroka ezagutu zuten.

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 1. kronika

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 2. kronika

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 3. kronika

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 4. kronika

15 egun hauetan gainera, hamaika hitzaldi eman dituzte: Lasarte, Donostia, Iruña, Tafalla, Arrasate, Ordizia, Gasteiz, Galdakao, Bilbo, Mamariga eta azkenik Arrankudiagako Euskal Herrian #Arraundeguorl egunean izan ziren. 400 pertsona baina gehiago izan dira hitzaldi hauetara bertaratu, Venezuelako lagunen hitzak aditu eta beraien galdera eta kezkak azaleratu dituztenak. Hitzaldira bertaratui ezinda gelditu bazinen lasai, Ahotsa-ko kideei esker Iruñan emaniko hitzaldia oso osorik ikusteko aukera duzu eta hemen

Bi aste hauetan hedabide ezberdinekin ere batu eta elkarrizketa, solasaldi ezberdinak egiteko aukera izan zuten. Hemen bildu ditugu guzti guztiak, ikusi, entzun edo irakurri nahi badituzu:

– Piztu “ Venezuelako lehenengo brigadistak Donostian”

– Info 7 “Entrevista con la primera brigada venezolana en Euskal Herria”

– Adesalambrar irratsaioa (Hala Bedi): Adesalambrar 2014ko maiatzaren 20a

– Arranbela Baztan

Bideoa: “Venezuelako brigada Baztanen”

Kronika: “Venezuelako mugimendu bolibariarreko kideak baztanen izan dira”

– Ahotsa “Movimiento popular y medios de comunicación en la Venezuela bolivariana ”

– Irati Irratia “Brigadistas de Venezuela en Euskal Herria”

– Galdakaoko Ortudondo Gaztetxean: “Venezuelatik etorritako brigadisten txarla Ortuondo gaztetxean”

– Herri Kolore: “Brigadistas Venezolanos visitan Ezkerraldea para compartir experiencias”

Hemendik gure eskerrak zuzenean naiz zeharka brigada honen gauzapenean parte hartu duzuen guztioi eta bereziki zuei, Venezuelako brigadistei! Bideak, borrokak batuko gaitu berriz!

Laster arte kamaradak!

Viva la Revolucion Bolivariana!

Gora Euskal Herria askatuta!

 

 

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s