Jesús Pastor García Brigos pentsalari eta militante kubatarra Euskal Herrian da

Jesús Pastor García Brigos pentsalari eta militante kubatarra dugu (beherago informazio gehiago). Datozen egunetan Euskal Herrian izango da Gite-Ipes eta Ipar Hegoaren iniziatibaz.

Atzoko egunez Iruñan eta Donostian izan zen esperientziak elkarbanatu eta Kubako iraultzan garatzen ari diren eraldaketak azaltzeko. Ahotsako kideak berarekin izan ziren eta aurrerapen bezala bideo hau egin dute. Datorren astean ordea, Bilbon hitzaldi bi eskainiko ditu:

 

  • Ekainaren 16an, arratsaldeko 18:30etan, UPVk Bilboko zazpi kaleetan, “Banco de España” kalean duen aretoan: La transformación socialista en Cuba y el socialismo como sistema: Cuba-Rusia-Europa del Este
  • Ekainaren 17an, arratsaldeko 18:30etan, Sanfrantzisko auzoko Kultur Etxean: El papel de la Conciencia Nacional en la Historia de Cuba. Momentos clave en la Cuba socialista.

Ez galdu aukera hau, hurbildu eta parte hartu!

 

Jesús Pastor García Brigos (Kuba, 1951)

Pentsalari eta militante kubatarra. Fisika ikasketekin hasi eta filosofian doktoretzen da SESBen 1986an eta 1982tik da Filosofia Institutoan ikertzaile titular. Garaian Kuban zabaltzen den “Akats eta Joera negatiboen Zuzenketa Prozesuaren” baitan murgiltzen da, batez ere, esfera ekonomiko eta politikeon arteko harremanean, kubatar Estatua eta demokrazian eta gobernua eta herritarren partehartzean sakontzeko. Sozialismoa prozesu bezala aztertzeko ikerketa askotan parte hartu du eta nazioartetik maiz deitu dute ekonomia eta politika aztertzeko kubakogarapen sozialistaren esperientziatik.

Azken hamarkadan, kubatar Estatuaren zuzendaritza prozesua aztertzeko programa nazional bat zuzendu du, Kubako Alderdi Komunistak ustelkeria aztertzeko deitutako lan-taldeko kide izan da eta 2007tik hona, espezialista talde bat zuzentzen du jabetza sozialista aztertzeko. Era berean, Kubako Langile Zentralaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide da, Informatika Zientzietan irakasle, eta “La Obra de Carlos Marx y los desafíos del Siglo XXI” Nazioarteko Konferientzietako koordinatzaile akademikoa da, besteak beste.

Bere ekarpen teorikoarekin bat, aktibismo politiko handia egin izan du, UJCn ardura ezberdinetan 13 urtez, buruzagi sindikal ondoren, 1980an bere auzoko Iraultzaren Defentsarako Batzordeko Presidente hautatu zuten, 1986an bere udalerriko Herri Asanbladan Barrutiko Ordezkari hautatu zuten arte, gaur arte ia etemik gabe bere lanarekin uztartu duen ardura. Honetaz gain, Habana Hiriko Asanblada Probintzialeko Ordezkari izan da eta Vedado-Maleconeko Herri Batzordeko Presidente.

Jesusen lana, praktikaren garrantziaren testigu garbia da, ekinbide teorikoarekin duen lotura estuaren testigu, zeinak azken egiaztapen iturri eta irizpideak eguneroko jarduera eraldatzailean dituen. Hain zuzen ere, hauxe izan da kubatar esperientzia iraultzailearen garapenean oinarrizko zimendu.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s