Jesús Pastor García Brigos pentsalari eta militante kubatarra Euskal Herrian da

Jesús Pastor García Brigos pentsalari eta militante kubatarra dugu (beherago informazio gehiago). Datozen egunetan Euskal Herrian izango da Gite-Ipes eta Ipar Hegoaren iniziatibaz.

Atzoko egunez Iruñan eta Donostian izan zen esperientziak elkarbanatu eta Kubako iraultzan garatzen ari diren eraldaketak azaltzeko. Ahotsako kideak berarekin izan ziren eta aurrerapen bezala bideo hau egin dute. Datorren astean ordea, Bilbon hitzaldi bi eskainiko ditu:

 

  • Ekainaren 16an, arratsaldeko 18:30etan, UPVk Bilboko zazpi kaleetan, “Banco de España” kalean duen aretoan: La transformación socialista en Cuba y el socialismo como sistema: Cuba-Rusia-Europa del Este
  • Ekainaren 17an, arratsaldeko 18:30etan, Sanfrantzisko auzoko Kultur Etxean: El papel de la Conciencia Nacional en la Historia de Cuba. Momentos clave en la Cuba socialista.

Ez galdu aukera hau, hurbildu eta parte hartu!

 

Jesús Pastor García Brigos (Kuba, 1951)

Pentsalari eta militante kubatarra. Fisika ikasketekin hasi eta filosofian doktoretzen da SESBen 1986an eta 1982tik da Filosofia Institutoan ikertzaile titular. Garaian Kuban zabaltzen den “Akats eta Joera negatiboen Zuzenketa Prozesuaren” baitan murgiltzen da, batez ere, esfera ekonomiko eta politikeon arteko harremanean, kubatar Estatua eta demokrazian eta gobernua eta herritarren partehartzean sakontzeko. Sozialismoa prozesu bezala aztertzeko ikerketa askotan parte hartu du eta nazioartetik maiz deitu dute ekonomia eta politika aztertzeko kubakogarapen sozialistaren esperientziatik.

Azken hamarkadan, kubatar Estatuaren zuzendaritza prozesua aztertzeko programa nazional bat zuzendu du, Kubako Alderdi Komunistak ustelkeria aztertzeko deitutako lan-taldeko kide izan da eta 2007tik hona, espezialista talde bat zuzentzen du jabetza sozialista aztertzeko. Era berean, Kubako Langile Zentralaren Aholkularitza Batzorde Zientifikoko kide da, Informatika Zientzietan irakasle, eta “La Obra de Carlos Marx y los desafíos del Siglo XXI” Nazioarteko Konferientzietako koordinatzaile akademikoa da, besteak beste.

Bere ekarpen teorikoarekin bat, aktibismo politiko handia egin izan du, UJCn ardura ezberdinetan 13 urtez, buruzagi sindikal ondoren, 1980an bere auzoko Iraultzaren Defentsarako Batzordeko Presidente hautatu zuten, 1986an bere udalerriko Herri Asanbladan Barrutiko Ordezkari hautatu zuten arte, gaur arte ia etemik gabe bere lanarekin uztartu duen ardura. Honetaz gain, Habana Hiriko Asanblada Probintzialeko Ordezkari izan da eta Vedado-Maleconeko Herri Batzordeko Presidente.

Jesusen lana, praktikaren garrantziaren testigu garbia da, ekinbide teorikoarekin duen lotura estuaren testigu, zeinak azken egiaztapen iturri eta irizpideak eguneroko jarduera eraldatzailean dituen. Hain zuzen ere, hauxe izan da kubatar esperientzia iraultzailearen garapenean oinarrizko zimendu.

Advertisements

Zer jazo zen 1994ko abuztuaren 24ean Filtron?

Udara honetan 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jaso zela.Ekainaren 21an Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko egunerako Oñatin antolatu dugun ekitaldi politikoan gertaera hau gogora ekarriko badugu. Zer jazo zen ordea 1994ko abuztuaren 24ean Filtron?

Manueltxo Goitia, Uruguaytik estraditatu zuten hiru euskal errefuxiatu politiko horietako bat izan zen. Filtro kanpoan jazotakoa ikusi ezin izan bazuten ere “Uruguayko herriaren babesa ospitale barrutik ere entzun eta sentitu” zutela azaldu digu.

Gaur egun, oraindik ere, Filtron gertatutako horri hitzak jartzea oso zaila egiten zaio Manueltxori. Berarentzako Uruguayko herriak adierazitako elkartasun hura zer izan zen galdegitean, eskuak bularrera eramanda, barruan betirako gelditzen den zerbait dela azaldu digu. Izan ere 1992an beste 13 Euskal Herritarrekin atxilotu zituztenetik, Uruguayko herriak erakutsitako babesa eta borrokak ez du mugarik.

Elkarrizketa guztia hemen irakur dezakezu eta bestela Adesalambrar Hala Bediko irratsaio internazionalistan eginiko elkarrizketa entzungai duzu hemen.

 

Bideo hau ere berreskuratu dugu:

 

¡NO MAS JUICIOS POLÍTICOS!

Desde la Plataforma de Solidaridad de Madrid contra los Juicios Políticos, queremos en primer lugar manifestar nuestra alegría al conocer la Sentencia Absolutoria de los 40 jóvenes vascos. Además esta Sentencia deja claro el carácter de sus actividades puramente sociales y políticas; al igual que en los casos Egunkaria, Udalbiltza, D3M-Askatasuna.

Pero a la vez queremos denunciar y preguntar ¿Quién repara a estos jóvenes de las torturas sufridas? ¿Dónde están sus torturadores? ¿Quiénes son? ¿Porque no se investigó por el juez instructor cuando se denunciaron? ¿Para qué sirve la incomunicación? ¿Por qué solo denunciaron tortura los que fueron detenidos en el Estado Español y no lo hicieron los detenidos en el Estado Francés? Todas estas preguntas no solo las hacemos las personas de la plataforma sino que viene recogida en la Sentencia.

También denunciamos la criminalización a que fueron sometidos/as durante el tiempo que duró el juicio por los medios de desinformación masiva estatales, Delegación de Gobierno de Madrid y amenazados por grupos fascistas, como sucedió por un acto en la Universidad Complutense y otro en el CSO La Matriz de Ciempozuelos donde también fue puesto en el punto de mira el Centro tanto por las institucional como por grupos fascistas.

También queremos denunciar la extorsión que sufrieron al tener que desplazarse durante 4 meses a Madrid desde Euskal Herria para asistir al juicio, teniendo que dejar estudios y trabajos, aunque los días que declararon los policías que estuvieron mientras la incomunicación, la Sala si tuvo la sensibilidad de eximirles de escuchar los montajes policiales que han quedado claros en la Sentencia.

Denunciamos la prisión preventiva de uno a dos años que sufrieron los 40 jóvenes, hecho que entorpeció y retrasó las aspiraciones personales, de estudios y trabajo de cada uno; con la consiguiente angustia que todo esto supuso para los jóvenes, sus familiares y amigos/as.

Por todo esto exigimos que se ponga fin a los juicios políticos y que nadie más sea juzgado por ninguna actividad política, social o sindical. Queremos que se acabe el sufrimiento de detenciones, esperas de juicio, desplazamientos a la AN etc. y que se deje al Pueblo de Euskal Herria recorrer su propio camino.

 

Madrid, 12 de junio de 2014

Ekainaren 21ean ekitaldi politikoa Oñatin

Udara honetan 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jaso zela.Urteurrenaren testuinguruan gaur hemen batu garen Askapenako kide, Oñatiko herritar eta eragileok elkarlanean ekainaren 21erako, Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Egunerako, ekitaldi politikoa eta egun guztiko egitaraua antolatu dugu.

Urteetan zehar ugari izan dira arrazoi politiko eta jazarpenak bultzatuta Euskal Herritik ihes egin behar izan duten euskal herritarrak. Atzerrian ere errepresio gogorra pairatu izan dute ordea. Horren adibide dira Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoak, Uruguayen atxilotu eta Espainiara estraditatuak izan ziren 1994ako abuztuaren 24ean.

Estradizio hori ekidin asmoz ordea, asilo politikoaren aldarripean Filtroko ospitalaren kanpoko esplanadan batutako jendeak errepresiorik bortitzena pairatu zuen. Ehunka zauritu, dozenak atxilotu eta bi gazte uruguayar erail zituen Uruguayko poliziak: Fernando Morroni eta Roberto Facal.

Gertaera horretatik 20 urte betetzen diren honetan Euskal Herriko Iheslari Politikoek etxera itzultzeko erabakia hartu eta gauzatzen ari dira eta gatazka politikoaren konponbidean duten subjektu izaera azpimarratzen.

Guzti honegatik, datorren ekainaren 21ean errefuxiatu eta iheslari politikoen nazioarteko egunean Oñatin, Manueltxo Goitiren jaioterrian bertan egun guztiko egitaraua antolatu dugu Oñatiko herritarrekin elkarlanean. Egunaren ardatza eguerdiko 13:30etan burutuko dugun ekitaldi politikoa izango da.

Bertan, alde batetik Euskal Herriak bizi duen gatazkaren ondorioz, errepresio eta torturatik ihesi, Manueltxo Goitiaren antzera beraien etxetik alde egin behar izan duten iheslari eta errefuxiatuak izango ditugu gogoan. Eta bestetik, Uruguaiko herriak orain 20 urte emaniko irakaspen paregabeari omenalditxo egingo diogu, herri bateko kide izatearen duintasun eta borrokari, asilo politikoaren eskaera eta honen defentsa azken muturrera eramateko konpromisoari. Herrien arteko samurtasunak ez duela mugarik erakutsi ziguten eta torturaren eta inperialismoaren aurrean, internazionalismoaren erakustaldi bikainean, kaleak hartu eta euskal militanteak uruguaiarrak balira bezala defendatu zituzten, bizitza emateraino.

Ekitaldia amaituta herri bazkaria izango dugu eta baita kantaldi eta kontzertuak ere.

Hemendik gonbidapen luzatu nahi diogu Euskal Herriko jendarteari datorren ekainaren 21ean Oñatira hurbildu eta gurekin batera ekitaldi eta egun guztiko egitarauean parte hartu dezan.

 

Egitaraua:

– 12’00etan Kalejira eta pote internazionalista herriko plazatik abiatuta

– 13’30etan Ekitaldi Politikoa “Filtro, 20 urte: Herriak ez du ahazten” atzeko kaleko plazatxoan

– 14’30etan Herri bazkaria antixena parkean

eta ondoren Fran eta Zuriñe Hesian taldeko kideen emanaldi akustikoa.

– 22’00etan Kontzertuak atzeko kaleko plazatxoan:

– Bad Sound System

– Izerdi Gorria

 

Herri bazkariko txartelak ondorengo tabernetan aurki ditzakezu 10€ truk.

– Oñati (Arrano eta Boga)

– Bergara (Arrano)

– Arrasate (Irati Herriko Taberna)

– Aretxabaleta (Urbaltz)

– Gasteiz (Txapelarri)

– Soraluze (Herriko Tabernan)

– Elgoibar

– Elorrio (Herriko Taberna)

 

* Erosteko aukera ez baduzu, filtro20@askapena.orghelbidera idatzi eta txartela gordeko dizugu.

 

Ohore eta plazer bat izan da, laster arte #VenezuelaBrigada!

Ia astebete igaro da #VenezuelaBrigadako kideak agurtu genituela. Esperientzia eta dinamika zinez interesgarria eta aberasgarria izan zela ezin uka. Hamaika bilera eta beste hainbeste hitzaldi, ehunka galdera eta kilometro… baina zalantzarik gabe gure herrien askapen borrokan lanean ari garenon arteko esperitzia trukaketak merezi du!

14 urte luzetan zehar, udaraz udara Venezuelara brigadak antolatu ostean ohore eta plazer handia izan da gurean, kasu honetan gure herri txikian Venezeulako herri eragile ezberdinetan lanean dabiltzan 5 kide jasotzea.

Brigada guztietan bezala, helburuak argiak ziren. Alde batetik, eta bereziki beraientzat Euskal Herriak bizi duen gatazka eta errealitate politikoa ezagutzeaz bat, bereziki askapen sozial eta nazionalera emango gaituzten borroka eta aldarri ezberdinak ezagutzea. Eta bestetik nola ez, Venezuelako borrokaren berri eman eta eguneroko praktikaren gora beherak azaltzea. Gako hau bereziki garrantzizkoa dela dela uste dugu, egun Venezuelako eskuin indarra eta berarekin batera egiten ari diren manipulazio eta desinformaio guztiaren aurrean.

Heldu ziren unetik bertatik eragile eta mugimendu ezberdinetako kideekin batu ziren Venezuelatik etorritako gure lagunak. Bilera formalak, bazkaria eta afarietan Etxerat, Euskal Herrian Euskaraz, Zero Zabor, 26/11 sumarioko gazte auziperatuak, Ikasle Abertzaleak, Ernai, Francking-ik ez plataforma, Martxoak 3 memoria gunea, Elkartzen, Ahaztuak edo eta Errekaleorreko bizilagunekin batu ziren; enkartela, manifestazio eta ekimen ezberdinetan parte hartu eta bisita ezberdinen bitartez gure herriaren historia eta kultura ezagutu. Gelditu gabe Euskal Herrian barrena ibili eta bidean pixkanaka gure herriaren egunerokoa borroka ezagutu zuten.

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 1. kronika

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 2. kronika

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 3. kronika

Venezuelatik Euskal Herrira brigadan; 4. kronika

15 egun hauetan gainera, hamaika hitzaldi eman dituzte: Lasarte, Donostia, Iruña, Tafalla, Arrasate, Ordizia, Gasteiz, Galdakao, Bilbo, Mamariga eta azkenik Arrankudiagako Euskal Herrian #Arraundeguorl egunean izan ziren. 400 pertsona baina gehiago izan dira hitzaldi hauetara bertaratu, Venezuelako lagunen hitzak aditu eta beraien galdera eta kezkak azaleratu dituztenak. Hitzaldira bertaratui ezinda gelditu bazinen lasai, Ahotsa-ko kideei esker Iruñan emaniko hitzaldia oso osorik ikusteko aukera duzu eta hemen

Bi aste hauetan hedabide ezberdinekin ere batu eta elkarrizketa, solasaldi ezberdinak egiteko aukera izan zuten. Hemen bildu ditugu guzti guztiak, ikusi, entzun edo irakurri nahi badituzu:

– Piztu “ Venezuelako lehenengo brigadistak Donostian”

– Info 7 “Entrevista con la primera brigada venezolana en Euskal Herria”

– Adesalambrar irratsaioa (Hala Bedi): Adesalambrar 2014ko maiatzaren 20a

– Arranbela Baztan

Bideoa: “Venezuelako brigada Baztanen”

Kronika: “Venezuelako mugimendu bolibariarreko kideak baztanen izan dira”

– Ahotsa “Movimiento popular y medios de comunicación en la Venezuela bolivariana ”

– Irati Irratia “Brigadistas de Venezuela en Euskal Herria”

– Galdakaoko Ortudondo Gaztetxean: “Venezuelatik etorritako brigadisten txarla Ortuondo gaztetxean”

– Herri Kolore: “Brigadistas Venezolanos visitan Ezkerraldea para compartir experiencias”

Hemendik gure eskerrak zuzenean naiz zeharka brigada honen gauzapenean parte hartu duzuen guztioi eta bereziki zuei, Venezuelako brigadistei! Bideak, borrokak batuko gaitu berriz!

Laster arte kamaradak!

Viva la Revolucion Bolivariana!

Gora Euskal Herria askatuta!

 

 

GORA!Herria ale berria labetik atera berri!

Kalean da dagoeneko GORA! Herria Askapenaren aldizkariaren ale berria! Oraingo honetan lehen orrira ekarri nahi izan dugu Filtroko gertaera, izan ere udara honeta, abuztuaren 24ean zehazki 20 urte beteko baitira hiru euskal errefuxiatu politikoren estradizioa ekitiditeko ahaleginetan Uruguayko herriak kaleak hartu eta bortizki jipoitua izan zen. Poliziaren errepresioak Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituen.

Abuztuaren 24ko egun horretaz hitz egin dugu Manueltxo Goitia Oñatiarrarekin, bera Uruguaytik estraditatu zuten hiru euskal errefuxiatu politiko horietako bat izan zen. Filtro kanpoan jazotakoa ikusi ezin izan bazuten ere “Uruguayko herriaren babesa ospitale barrutik ere entzun eta sentitu” zutela azaldu digu.

Oñatitik Venezuela egingo dugu salto ondorengo elkarrizketan. Nazioarteko hedabideen bidez etengabe Venezuelari buruzko berriak iristen ari zaizkigun honetan, zuzenean jaso nahi izan dugu bertako errealitatea. Kristina Alzolarekin bildu gara horretarako Caracasen, borrokan ari diren herritarren ahotsa jaso nahi genuelako. 28 urteko emakumea da, oso gazte ama izandakoa, formazio politiko handikoa eta prozesu hau barrutik bizitu duena auzo txiroetako eraldaketa sozialean parte hartuz.

Azkenik, memoriaren txokoan Gautemalan (1954) eta Brasile (1964) jazotako Estatu Kolpeak ekarri nahi izan ditugu gogora eta bereziki azpimarratu, estrategia kolpista tokian tokiko klase menderatzaile inperialak erabiltzen duen beste edozein neurri edo tresna bezala, herri eta koiuntura bakoitzari dagokion baldintza objektibo eta subjektiboen arabera burutzen dela. Atzo bezala gaur, eta gaur bezala bihar.

Elkartasun mezua epaituak izaten ari diren Sardiniako Ezker Independentistako kideei

Sardiniako Ezker Independentistaren aurka burutzen ari diren epaiketa politikoaren aurrean ondorengoa adierazi nahi dugu:

Zortzi urte igaro dira Italiako Estatuak Sardiniako Ezker Independentistaren aurkako sarekada batean 10 lagun atxilotu zituenetik. Errepresio golpe haren helburua argia zen, Sardiniako askapen borroka kriminalizatu eta etetea.

“Arcadia” bezala izendatu zen operazio polizial haretan, 10 kide atxilotzeaz gain 54 militante auziperatuak izan ziren eta 70 erregistro baina gehiago burutu zituzten etxe pribatu zein egoitzetan. 400 polizia baina gehiagok parte hartu zutela kalkulatzen da eta azken 20 urteetan Italiak antolakunde politiko baten aurka buruturiko kolpe errepresiborik handiena izan zen.

Atxilotu guztiak egunerokotasunean burutzen zuten lan politiko, kultural zein sindikalarengatik ezagunak eta errespetatuak ziren, horregatik erasoaren osteko erantzuna itzela izan zen. Berehalako askatasuna aldarrikatzen zuten herri mobilizazio deialdi ezberdin eta ugarik bete zituzten kaleak ondorengo egunetan.

Inolako frogarik gabe eta akusazioak tesi hutsetan oinarrituta orain gutxi Italiako Estatuak ikerketaren lehen fasea amaitu eta 18 pertsonaren aurkako epaiketa politikoari ekin dio. Pasa den ekainaren 6an izan zuten lehen audientzia. Kanpoan a Manca antolakundeak elkarretaratzea burutu zuen. Alde batetik epaiketaren izaera politikoa salatu nahi izan zuten eta bestetik, Italiako Gobernuari mezu argi bat helarazteko: Sardiniaren askapen nazional zein sozialaren aldeko borroka historikoa, ez epaiketa, kriminalizazio, errepresio edo kanpaina mediatikok ez duela etengo. Askapenatik bat egin nahi dugu salaketa eta aldarri honekin, eta gure elkartasun internazionalista guztia helarazi nahi diogu epaituak izaten ari ziren kideei eta baita Sardiniako Ezker Independentistari ere.

Sa pelea pro sa libertade de Sardigna sighit, finas a s’Indipendèntzia!

Sardiniaren askapen borrokak aurrera darrai, Independentziara!

 

Ante el juicio político que se está desarrollando en contra de la Izquierda Independentista Sarda, desde Askapena queremos expresar lo siguiente:

Han pasado ocho años desde que el Estado Italiano detuvo a diez militantes de la Izquierda Independentista Sarda, con claro objetivo de desprestigiar y anular el movimiento independentista sardo.

En esta operación, conocida por el nombre “Arcadia”, junto con los diez detenidos, 54 militantes fueron encausados y 70 fueron los registros que se realizaron, tanto de casas particulares como sedes políticas. Se calcula que fueron alrededor de 400 los miembros de las fuerzas de seguridad que llevaron a cabo esta operación represiva, la más grande realizada, en los últimos veinte años, por el Estado italiano en contra de una organización política.

La izquierda independentista respondió con diversas y multitudinarias movilizaciones populares exigiendo la liberación de las detenidas y detenidos. Tod@s ell@s conocid@s y respetad@s por la implicación en el trabajo político, cultural y sindical que realizaban en el dia a dia.

A pesar de no aportar ninguna prueba relevante y de basar su tesis inculpatoria en interpretaciones políticas sin ningún recorrido jurídico, el Estado Italiano ha cerrado, hace poco, la primera parte de las investigaciones y ha enviado a juicio a 18 militantes del movimiento independentista sardo. El pasado 6 de junio se realizó la primera vista y la organización a Manca pro s’indipendentzia se ha movilizado para denunciar el carácter político del juicio y, al mismo tiempo, para transmitir al Estado Italiano que la lucha de liberación nacional y social de Sardigna es un proceso histórico que no podrá ser detenido ni con el uso de la fuerza, de la criminalización, del terrorismo mediático o de detenciones. En este sentido, desde Askapena, queremos sumarnos a esta denuncia y mandar nuestra solidaridad internacionalista a los y las compañeras procesadas y a la Izquierda Independentista Sarda en su conjunto.

Sa pelea pro sa libertade de Sardigna sighit, finas a s’Indipendèntzia!

La lucha por la libertad de la Sardigna sigue sino a la independencia!