Ukrania, multinazionalak, Palestina eta Feminismoa mintzagai IV. Formazio Mintegietako lehen egunean

Larunbat honetan, maiatzak 10 hasiera emago diogu aurtengo “Herri jantzia, garaipenaren hazia” IV. Formazio Mintegi irekiei.Goizean goizetik 100 lagun inguru izan gara EleBeltzera hurbildu garenak formazio politikoa lantzeko asmoz. Gabirel Ezkudiaren eskutik izan dugu lehen hitzaldia. Gabirelek mundu ikusteko era ezberdinak daudela nabarmendu digu, eta gure kasuan, ikuspegi europar-zentrista batetik egiten dugula azpimarratu du. Horrela gaur egungo ideiologia nagusiari egin dio erreferentzia, neoliberalismoari. Eta nola globalizazioaren munduan, inperialismoaren bitartez nagusitasuna lortu duen alor ekonomiko, politiko, kultural eta teknologikoetan.

Bigarren zatian Ukranian zentratu da. Historiari garrantzia berezia eman dio eta bereziki II. Mundu Gerraren garrantzia azpimarratu du, esanez ezin dela ulertu gaur egun herrialde horretan gertatzen dena aurrekari hori aztertu, ezagutu gabe. Ukraniar nazionalistak Alemaniako naziekin zuten harremanak kontutan izan gabe ezin da ulertu azken lau hilabeteetan jasotakoa.

Gabirelen hitzaldia amaituta atseden txiki bat izan dugu, mokadutso bat jan eta indarrak berreskuratuta Luismi Uharterekin hurrengo hitzaldiri ekiteko.

Oraingo honetan trasnazionala eta multinazionalak izan ditugu mintzagai, inperialismoaren eskularru txuriak. Hasieratik hiru elementu azpimarratu dizkigu transnazionalak kapitalismoaren agente estrategiko bezala ulertzeko. Lehenengoa jabetza pribatuaren kontzentrazioa, bigarrena aberastasunarena eta azkenik baliabideena. Behin hau azalduta, honek guztiak duen inpaktuaz hitz egin dugu, bai eremu politikoan, ekologikoan, lan eremuan eta kulturalean.

Bigarren zatian Iberdrola izan du hizketagai nagusi, Euskal Herriko transnazionalen adibide nagusi bezala. Luismik bereziki azpimarratu digu Bilbon egoitza eta bere dorrea izan arren zeintzuk diren enpresa honek dituen jabeen izen abizenak; Quatar Inuesven, Florentino Perezen ACS, Bankia edo Kutxabank esate baterako. Horretaz gain, lehenago aipatutako inpaktuetan Iberdrolak duen papera landu du.

Honela bada bazkal ordura helduta Xirimiri Kultur Elkartera hurbildu gara eta EleBeltzeko kideek prestatuko bazkariaz gozatzeko aukera izango dugu.

Arratsaldeko 16’00etan ekin diogu egunaren bigarren zatiari, Martxelo Diazen laguntzaz eta mundu arabiarrez eta Palestinaz hitz egin dugu. Azken urteetan emaniko “Udaberri Arabiarrez” aritu da. Alde batetik hauen jatorriak ustelkeriarekin lotuta daudela azalduz baina aldi berean ongi kokatuz herrialde bakoitzeko ezberdintasunak. Hala ere, Libia eta Siriako kasuak “Udaberri Arabiarretatik” kanpo utzi ditu, interbentzio okzidentala agerikoa delako eta matxinada mailitarrak izan direlako.

Behin kokapen orokorra eginda, Paletinako gatazkaren oinarriez jardun dugu; okupazio militarra, errefuxiatuen auzia eta Jerusalen eta Zisjordaniaren kolonizazioa. Bukatzeko, palestinarren artean dauden batasun ezaren zergatiak azaldu dizkigu eta gaur egungo egoeraz mintzatu da.

Saioa amaituta, atsedenaldian kanpora atera eta datorren maiatzaren 15ean, Al Nakba egunean Palestinarekiko elkartasuna Euskal Herriko plazetan islatzeko deialdia egin dugu eta Euskal Herria-Palestina sareak deitutako mobilizazio eta ekimen ezberdinetan parte hartzera.

Eguneko azken dinamika Euskal Herriko Bilgune Feministako Leire eta Joanaren eskutik etorri da. Taldeetan banatu gara eta testu bat irakurri dugu eztabaida bati ekinaz. Beste herrialde batzuetara joaten garenean gure estereotipo eta jarreraz hain zuzen ere. Honela, plenarioan batuta talde bakoitzak bere ondorioak esposatu eta adostasunean jarri ditugu.


Geroago Kurdistanen izaniko delegaritza batek eginiko bidea bat ikusi dugu. Bertako gerrilariek feminismoaren inguruan duten hausnarketa jasotzen zen bertan.

Azkenik berriz ere plenarioan batuta militante bezala izan beharreko jarrerataz hitz egin dugu.

Hemen ikusgai eguneko irudiak

Advertisements

Atzera baino aurrera begira jarri eta aurretzea dagokigu

IMG_20140321_192414Pasa den ostiralean Groseko Kortxoenea Gaztetxean anti-OTAN eguna ospatu genuen. Orain 28 urte, 1986ko martxoaren 12ko erreferendumean Euskal Herriak argi adierazi zuen bere hitza: OTANi ez! Horregatik OTAN zein inperialismoaren aurkako borroka gogora ekarri nahi izan dugu eta beraz hitzaldi batekin ekin genion ekimenari.

Iñaki Gil de San Vicente eta Mikel Aramandiren eskutik atzera begira jarri ginen eta OTAN jaio zenetik gaurdainoko bilakaera azaldu ziguten. Bereziki Euskal Herriko nahiz Espainiako alderdi ezberdinek izaniko jarrera eta hartutako erabakiak azaldu zizkiguten, eta nola ez, baita jendartean zabaldutako mugimendu eta borrokak ere.

IMG_20140321_202140 Argi geratu zen ordea, denbora guzti honetan nazioarteko egoera, estatuen arteko harreman eta sistemaren beharrean arabera moldatzen joan dela OTAN. Garaiak aldatu ahala testuinguruak eskatzen zuen beharretara egokitzen joan izan den erakundea dugu, gutxi batzuen interesak mantentzeko helburuarekin beti ere. Azken batean, OTAN inperialismoaren tresna bat baita. Horregatik, sorrerako OTAN haren arrazoi eta helburuak, gaur egun edo datozen urtetakoen ezberdinak badira ere, beti ere interes berdinei erantzuten diela argi geratu zen bertaratutakoen artean.

IMG_20140321_221302Atzera begira hasi baginen ere aurrera begirako analisi eta hausnarketa batekin amaitu genuen hitzaldia galderen tartean. Hain zuzen, egungo sistemaren krisialdiaren aurrean, Estatu eta boteretsuek orain arteko eskema mantendu eta sakondu asmoz abian jarritako berregokitze prozesuetan esku hartze armatu eta militarrek, edota beldurraren mehatxuak jokatzen duten paperaz jardun genuen. Egoera honetaz kontziente izan eta bereziki estrategia hauek aurreikusi eta aurreratzeko beharra azpimarratu zen.

Behin hitzaldia amaituta kontzertuen tartea heldu zen eta kanpoan euria gogoz ari zen bitartean, pintxo eta trago artean Kortxoeneara hurbildu ginen dozenaka lagunok gustuz dantza egiteko parada izan genuen, Pingabwoys eta R-Systemtzia eta geroago Bad Sound System taldeen erritmora.

Inperialismoaren aurkako borroka ez da egun bateko kontua ordea eta horregatik lanean jarrituko dugu.

Atzo eta gaur OTANi ez! Euskal Herriari bai!


Gaur hitzaldia Hernaniko Biteri kultur elkartean

Hernani

Internazionalismoa herrien arteko xamurtasuna zela zioen Che– k. Baina benetan ba ote dakigu zer den, zergatik garen internazionalistaketa euskal internazionalismoa nondik datorren eta zeintzuk diren etorkizuneko erronkak?

Honetarako aukera paregabea izango duzue adixkideok Hernaniko Biteri Kultur etxeanmartxoaren 25, asteartean 19:00etan. Batetik,  aurtengo Askapenaren brigaden nondik norakoak ezagutzeko eta bestetik, euskal internazionalismoak atzo gaur eta bihar dituen erronken gainean aritzeko.

Badakakizu beraz, bertan ikusiko garelakoan…

Hamaika herri borroka bakarra!! 

Estatu golpea gatzetsi eta Venezuelako iraultzari elkartasun adierazpenak Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Euskal Herriko hainbat alderdi, sindikatu eta eragile sozialok deituta hainbat lagun batu gara Bilbo, Donostia eta Gasteizen antolatutako elkarretaratzeetan Venezuelan garatzen ari den eraldaketa prozesuaren alde egin eta bereziki azken aldian ultraeskuindarrek Estatu Batuen laguntzarekin eman nahi duten estatu kolpea gaitzesteko. Egoerak bultzatuta Euskal Herritik elkartasun aktibo eta iraunkorrerako deia egiten dugu; elkartasuna Venezuelako herri borrokalariarekiko, bere herri–mugimenduekiko, demokratikoki hautatutako gobernuarekiko eta bereziki iraultza bolivartarrari.Hemen duzue Donostiko elkarretaratzeko argazki bat:

la foto

Gora iraultza bolibartarra!

 

Gaur anti-OTAN jaialdia Kortxoenean Gaztetxean

Donostia

Askapenatik atzoko ideia eta egitasmoak gure egin nahi ditugu, herriok ez dugulako ahazten. Eta orain 28 urte euskal herriak eginiko hautua, hartutako hitza lantzen eta borrokatzen jarraitu nahi dugu biharko egunez martxoaren 12a OTAN zein inperialismoaren kontrako borrokan erreferente bilaka dadin.

Horretarako borroka eta garai hurak gogoratzetik ekin nahi izan dugu ikasturte honetan eta OTAN zein inperialismoaren aurkako mugimendua gurera ekarri, gaur gaurkoz Euskal Herriaren hitzak zapaldua izaten jarraitzen duela ulertzeko.

Dinamika honen baitan Donostiako Askapenako kideok datorren martxoaren 21erako anti-OTAN jaialdia antolatu dugu Groseko Kortxoenean Gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan ekingo diogu egitarauari eta asteko, denboran atzera begira jarriko gara. Iñaki Gil de San Vicente eta Mikel Aramandiren laguntzaz OTANen benetako arrazoi eta funtsak lantzeaz bat 1986ko erreferendumaren giroa eta Euskal Herrian eta bereziki Donostian aipatu erakundearen aurkako mugimendu nahiz ekimenak zeintzuk izan ziren ezagutzeko aukera izango dugu.

Hitzaldia amaituta Bad Sound System, Pingabwoys eta R-Systemtzia taldeen errimora dantza egiteko aukera izango dugu!

Animatu eta etorri gurekin inperialismoaren aurkako egun honetara!

Martxoaren 21ean zatoz Kortxoeneara!

Atzo eta gaur, OTANi ez!

Euskal Herriari BAI!

Estatu kolpeari ez! Venezuela Aurrera!

523614_1388865774671740_1330229970_n

*Elkarretaratzeak martxoaren 20an, Bilbo, Donostia eta Gasteiz: euskal talde, partidu eta sindikatuen deialdia

Datorren ostegunean, martxoak 20, Venezuelaren aldeko eta estatu-kolpearen kontrako elkartasun-elkarretaratzeak deitu dira Bilbon (Arriaga Plazan), Donostian (Boulevarrean, kioskoaren ondoan) eta Gasteizen (Korreos), horiek guztiak 19:00an.

Deialdiaren sinatzaileak: Arbol Euskal Herria, Alternatiba, Aralar, Askapena, Bachue (Errefuxiatu Kolonbiarrak), “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, ESK, Ernai, Euskadi-Cuba, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Komite Internazionalistak, LAB, PCE-EPK, No más bases plataforma, Sare Antifaxista, Sortu.

Kalkulaturiko desegonkortze-operazio eta “kolpe leun” baten aurrean gaude, berriro ere, Venezuelan. Operazio honek Nicolás Maduroren gobernua, orain dela urtebete hautetsia, indarrez eroraraztea du helburu.

Ikus-entzunezko gerra biziak saiakera hori zilegitzen du. Hedabideek harritarren gutxiengo bat aurkezten dute Venezuelako herritzat –goi edo erdi-klaseko populazioa, inguru aberatsetako ikasleria-  eta eraldaketa-prozesuaren aldeko gizartearen gehiengoa, ordea, isilarazi egiten dute. Aipatu prozesuaren ondorioz pobrezia erdira murriztu da Venezuelan 15 urteko denbora-tarte eskasean; horretarako, petrolio-errentaren inbertsio-soziala baliatu, lehen gutxi batzuen esku zegoena.

“Kolpe-leun” egoerak gerra latza ere badakar. Patronalak merkantziak metatu egiten ditu horniketarik eza eta inflazioa sorrarazteko eta oposizioak kontrolaturiko udalerrietan eraso sistematikoak gertatzen dira “kaos ekonomiko” eta “errepresio” mezu nahasiak zabaltzeko.

Venezuelako Iraultza Bolivartarra garrantzi handiko pieza da nazioarteko agertoki geopolitikoan; izan ere, berau eroraraztea heburu estrategikoa da Estatu Batu eta Europar Batasunarentzat eta haien esku-hartze inperialista salatzen dugu.

Venezuelan jokoan dagoena euren etorkizuna berdintasun eta justiziaz eraikitzeko eskubidea da, Latinoamerikako herrietan horrenbeste gizate-bazterketa eta desberdintasun eragin duten noeliberalismoaren errezetak bazter utzita.

Euskal Herritik elkartasun aktibo eta iraunkorrerako deia egiten dugu; elkartasuna Venezuelako herri borrokalariarekiko, bere herri–mugimenduekiko eta demokratikoki hautatutako gobernuarekiko.

Este jueves día 20 de marzo han sido convocadas concentraciones en solidaridad con Venezuela y contra el golpismo en Bilbao (Plaza Arriaga), Donostia-San Sebastián (Boulevard junto al Quiosco) y Vitoria-Gasteiz (Plaza de Correos), todas a las 19,00 horas.

Firman la convocatoria: Arbol Euskal Herria, Alternatiba, Aralar, Askapena, Bachue (Colectivo de Refugiados-as Colombianos-as), Circulo Bolivariano “La Puebla”, ESK, Ernai, Euskadi-Cuba, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Komite Internazionalistak, LAB, PCE-EPK, Plataforma No más bases, Sare Antifaxista, Sortu.

Asistimos de nuevo a una calculada operación de desestabilización y “golpe suave” en Venezuela, con el objetivo de derrocar por la fuerza al gobierno electo, hace menos de un año, de Nicolás Maduro.

Una intensa guerra mediática internacional legitima este intento. Los medios presentan como “pueblo de Venezuela” a una parte minoritaria de la sociedad -población de clase media alta, estudiantado de sectores acomodados-, mientras invisibilizan a las mayorías sociales que apoyan el proceso de transformaciones que, en apenas 15 años, ha logrado reducir a la mitad la pobreza, gracias a la inversión social de la renta petrolera, antes en manos de una minoría.

El escenario de “golpe suave” incluye una intensa guerra económica, con acaparamiento patronal de mercancías para generar desabastecimiento e inflación, y sistemáticas acciones violentas en municipios controlados por la oposición, con el objetivo de lanzar al mundo mensajes combinados de “caos económico” y “represión”.

La Revolución bolivariana de Venezuela es una pieza sumamente importante en el tablero geopolítico internacional, y su derrocamiento un objetivo estratégico para el imperialismo de EEUU y la Unión Europea, cuyo intervencionismo denunciamos.

Lo que en Venezuela está en juego es su derecho legitimo a construir su futuro con igualdad y justicia, alejándose de las conocidas recetas del neoliberalismo, que tanta exclusión social y desigualdad trajeron a los pueblos de América Latina.

Desde Euskal Herria, llamamos a la solidaridad activa y permanente con el pueblo luchador de Venezuela, con sus movimiento populares y con su gobierno elegido democráticamente.