Donostiarrak Askapenako brigadetan bizitakoaz

Ekain Venezuelara joan zen Brigadista moduan, Amalur aldiz Palestinara. Haien esperientzia kontatu eta gomendatu digute.

Advertisements

Gaur hitzaldia Hernaniko Biteri kultur elkartean

Hernani

Internazionalismoa herrien arteko xamurtasuna zela zioen Che– k. Baina benetan ba ote dakigu zer den, zergatik garen internazionalistaketa euskal internazionalismoa nondik datorren eta zeintzuk diren etorkizuneko erronkak?

Honetarako aukera paregabea izango duzue adixkideok Hernaniko Biteri Kultur etxeanmartxoaren 25, asteartean 19:00etan. Batetik,  aurtengo Askapenaren brigaden nondik norakoak ezagutzeko eta bestetik, euskal internazionalismoak atzo gaur eta bihar dituen erronken gainean aritzeko.

Badakakizu beraz, bertan ikusiko garelakoan…

Hamaika herri borroka bakarra!! 

#Brigadak14 aurkezten jarraitzen dugu

Dagoeneko hamaika hitzaldi eta aurkezpen egin ditugu, baina oraindik ere ez dakizula zer diren Brigadak? Zer den Brigadista izatea? Ikusi bideo hau, Topatuk pasa den urtean brigadetan joan ziren kideen esperientzia jasotzen da bertan.

Baina oraindik ere zalantzak badituzu, lasai. Ostegun honetan hitzaldia antolatu dugu unibertsitatean eta bertan dituzuen zalantzak argitzeko aukera izango duzue.Anima zaitezte!

Lantegi berreskuratuei buruzko hitzaldia brigadista baten eskutik


Kartela

Otsailaren 20a, osteguna,  Ibaetako Ikasle Abertzaleek eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu Argentinako lantegi berreskuratuen inguruan. 13:00etan izango da Fiheziko fakultateko 2.1 gelan.

Azkenaldian Europan, eta bereziki Grezia, Irlanda, Portugal nahiz estatu Espainiarrean gertatzen ari denak, argi uzten du kapitalak bultzaturiko estrategia depredatzailearen azkartzeak, sistemak pairatzen ari duen krisi estrukturalaren konponketa eta erreproduzitzeko beharrezkoa duen irabazi tasaren berreskurapena ahalbidetzea dela.

Herri langileon kontrako ofentsiba kriminalarekin, burgesia lokalak mendebaldeko instituzio inperialisten eskutik, historian zehar lortutako eskubideak zapuztu nahi ditu, 90. hamarkadan latinoamerikan gertatu zen bezala.

Europako sektore ahulenak, aurreko mendean latinoamerikako herriak kolpatu zituen mekanismo berdina pairatzen ari ditu. Kapitalaren kontzentrazio eta zentralizazio prozesuak, lehiakortasun ahalmen gutxi duten burgesiaren sektoreak deuseztatu eta langileriaren aurkako erasoak indartzen ditu.

Latinoamerikan jasandako eraso horiek eta gaur egun jasaten ari ditugunak, kapitalismoaren proiektu estrategikoaren ondorio dira, neoliberalismoa alegia.

Eraso hauen aurrean latinoamerikako herri langileek erresistentzia molde ezberdinak erabili zituzten. Hauen adibide bat Argentinako lantegi berreskuratuak dira. Langileak autogestionaturiko 300 bat enpresek argentinar sistema produktiboan jarraitzea eta langile klaseak sufritzen duen langabezi estrukturalari aurre egitea lortu zuten.

Askapena-ren irudikoz, esperientzia hauek ezagutzea eta hauetatik ikastea funtsezkoa da gure herriaren borroka aberasteko.Hortarako urtero Askapenak brigadak antolatzen ditu eta Argentinako brigadak esperientzia hauek ezagutzeko aukera izaten du.

Ostegun honetan esperientzia hauetatik ikasteko aukera izango dugu brigadista baten eskutik, beraz animatu eta parte hartu!

Badatoz Askapenaren #Brigadak14

Kartela

 

Neguaren hotzena iristear bada ere, ohartu orduko udara gainean izango dugu, eguzkia, berotasuna… eta herrien arteko xamurtasuna bizitzeko aukera. Badatoz eta Askapenaren #Brigadak14

Herri Boterea oinarritutako Argentina, Uruguay, Venezuela eta Boiliviako prozesuak edo Palestina eta Saharar lurralde okupatuetako erresistentzia borrokak lehen eskutik ezagutuko ditugu.

Aurten gaineran Brigada berriak antolatu ditugu. Lehen aldiz Paisos Catalans, Aragoi eta Gaztela ere izango ditugu helmuga. Europako herri langile ezberdinen antzera askapen sozial eta nazionalaren alde borrokan ari diren herriak ditugu hauek, errepresio gordina pairatu eta herri boterearen eraikuntzan lan egiten dutenak.

Askapenatik beste behin esperientzia hau bizitzera gonbidatu nahi zaitugu, lurralde okupatuetako testigantzak entzun, langileen esku dauden lantegi berreskuratuak ikusi, herri boterean oinarritutako auzoen egunerokotasunaz ikasi eta bertako errealitatea lehen eskutik ezagutzera. Zurekin batera borrokan ari garen herrion arteko harremanak irunez, mundura zabalduko den sare internazionalista eraikiko dugulako.

Animatu eta zatoz gurekin udara honetan gure herriaren askapenean borrokan ari garenon arteko harremanak eraikitzera.

Izena emateko idatzi martxoaren 30a baino lehenbrigadak@askapena.org helbidera eta jarriko gara zurekin harremanetan.

Elkarrekin herrion borrokak irutera goaz!

AGUR ETA OHORE IGOR!

Brasilen duela bi hilabete izaniko istripu baten ondorioz Igor Urrutikoetxea LAB eko nazioarteko harremanetarako arduraduna hil dela jakin ostean ASKAPENAk honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin doluminik sentituenak eta animorik beroenak Igorren sendi eta lagunei eta LAB eko militante guztioi. Bigarrenik, ASKAPENAtik  azpimarratu nahi genuke Igorren izaera internazionalista, gainerako borrokak bere egin izan ditu, hainbat aldiz brigadista bezala joanez,  Palestinara, Saharako lurralde okupatuetara aurtengo brigadetan bezala, baita Kurdistanera eta beste hainbat txokotara ere.

Euskal Herrian antolatu diren elkartasun esparru orotan izan da partaide eta bultzatzaile, EH Palestina Sarean, boikotaren aldeko ekimenak bultzatuz, Kolonbiakoa errepresioa salatuz, Kuba edo Venezuelako prozesu iraultzaileak babestuz, Greziar edo Andaluziako langileriarekin bat eginez…

Guretzat beraz, balio handiko internazionalista bat galdu dugula esatea dagokigu, tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor, adiorik ez!

Hamaika herri borroka bakarra!

askapenadolua

IGOR URRUTIKOETXEA BILBAO BURKIDEAREN HERIOTZAREN GAINEKO OHARRA

igorlabIgor urrutikoetxea Bilbao, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauen hil da, Brasilen. Rio De Janeiron orain hilabete izan zuen istripu baten ondorioz hil da LABeko zuzendaritzako kidea, bertara joana zen, MFSren (Munduko Federazio Sindikala) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera.

Azken urteetan, LABek bere gain izan du UIS-MMko idazkaritza orokorraren ardura, Igor Urrutikoetxea buru zela, eta kargu aldaketarako kongresua zen Brasilen antolatutakoa.

Igor Urrutikoetxea Lezaman jaio zen, orain 38 urte. Nazioarteko arduraduna zen 2008tik, LABeko exekutiboko kidea eta MFSko munduko kontseiluko partaidea. Sindikatuko idazkaritza juridikoan egin zituen lehen urratsak, eta ondoren, Hego Uribe eskualdeko arduradun izatera pasatu zen. LABeko metalgintzako arduraduna ere izan zen, lau urtez, nazioarteko idazkaritza bere gain hartu aurretik.

Hilabete osoa eman du istripuen ondorioen kontra borrokan, baina ez du aurrera egiterik izan. LABetik gure esker onak adierazi nahi diegu tarte honetan, egun gogor hauetan lagundu diguten guztiei, bai hemen, baita Brasilen bertan ere.

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza.

Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

AGUR ETA OHORE, IGOR.
JO TA KE, IRABAZI ARTE!

L.A.B.

Martxoak 31 brigadetan izena emateko azken eguna

Aurtengo brigadetara joateko izen emate epea martxoaren 31 amaitzen da.

46674_478832868847662_770395816_nBrigadak joan etorriko internazionalismoa bultzatzeko lan tresna politikoak dira. Hain zuzen, euskal herri langile antolatua beste herrien esperientziez aberastuz eta aldi berean gure herri borrokaren berri emanez. Zentzu honetan, gure herriak  bezala, inperialismo-Kapitalismoari men egiten ez dioten herrien borroka esperientzi trukea oso da funtsezkoa.

2013an beste behin ere, Herri Boterearen  adierazgarri garrantzitsuak diren  prozesu, herri, auzo edo lantegietako esperientziak ezagutu beharrean gaude:  Argentina,Uruguay, Venezuela, Bolivian. Bestetik, lehen eskutik ezagutu nahi ditugu , estatuen errepresio gordinari erantzunez erresistentzia desberdinen esperientzia eta ezaugarriak Palestina edo Saharar lurralde okupatuetan. Hauetxek dira aurtengo brigaden  ildo nagusiak, joan etorriko elkartasuna gauzatu dezagun.

Izena emateko idatzi: brigadak@askapena.org

Hamaika herri borroka bakarra!