Venezuelatik Euskal Herrira brigadan!

Urteak daramatzagu Askapenatik Venezuelara brigadak antolatzen. Oraingo honetan ordea, Euskal Herritik joandago brigadistekin beraiek egin bezala, gure artean jaso eta Euskal Herriko borroka bertatik bertara ezagutzeko asmoz Venezuelako herri mugimenduko kide ezberdinak gurean izango ditugu.

Venezuelatik zuzenean Donostira helduko dira biharko egunez herri mugimenduan aktiboki lan egiten duten Venezuelako 5 brigadista eta maiatzaren 31en Arrankudiagan ospatuko den Euskal Herria #Arraundeguorl egunean emango diote amaiera beraien bisitari.

15 egunetan zehar Askapenaren laguntzaz eta Herri Mugimenduko eragileen parte hartzearekin Euskal Herriko errealitatea eta borroka esperientziak ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, brigadak askapen nazional zein sozialean murgilduta dauden herrion arteko sare internazionalista eraikitzeko bitartekoak dira, borroka esperientzietatik ikasteko. Urteetan zehar, Euskal Herritik Venezuelara joandago brigadisten ahotik jaso dute gure herriaren berri eta orain, bertatik bertara ezagutzeko, janzteko eta ikasteko aukera izango dute. Guk hemendik brigada honen jarraipena egin eta eguneko argazki eta kronikatxoak eskainiko dizkizuegu.

Brigada ordea, hartu-emaneko harreman politikoan oinarritzen da eta beraien bisitarekin euskal herritarrok ere izango dugu zer ikasi. Izan ere, Venezuelan herri boterean oinarritutako egunez eguneko borroka azalduko digute eta bereziki azken hilabeteetan jasotzen ari diren gertaeraz ere mintzatuko zaizkigu. lehen hitzordia larunbat honetan bertan izango dugu, Lasarteko EleBeltz topagunean burutzen ari garen #HerriJantzia formazio mintegietan.

Ez galdu aukera, hurbildu hitzaldietara eta jarraitu #VenezuelaBrigada sarean.

 

Hitzaldiak (laster informazio guztia):

Maiatzak 17; Lasarte #HerriJantzia formazio mintegietan goizeko 10:00etan

Maiatzak 20; Donostian Txantxarreka Gaztetxean arratsaldeko 19:30etan

Maiatzak 21; Iruñean Katakraken arratsaldeko 19:00etan

Maiatzak 22; Tafallan Azoka elkartean arratsaldeko 19.00etan

Maiatzak 22; Arrasaten

Maiatzak 24; Arrasaten herri bazkaria eta jaialdia

Maiatzak 27; Gasteizen

Maiatzak 28; Galdakaoko Gaztetxean arratsaldeko 19:00etan

Maiatzak 28; Bilbon

Maiatzak 29; Mamarigako kultur etxean arratsaldeko 19:00etan.

Maiatzak 31; Arrankudiagan Euskal Herria #Arraundeguorl egunean goizeko 10:00etan

 

Advertisements

Maiatzaren 15ean Palestinarekin elkartasuna Euskal Herriko plazetara!

Maiatzaren 15ean Nakba-ren eguna gogoratzen da, “hondamendiaren eguna” arabiarrez hain zuzen ere eta  palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da. Izan ere, 1948ko egun horretan herri palestinarraren zati handi bat bere etxeetatik kanporatua izan zen.

Askapenatik, larunbatean #HerriJantzia formazio mintegietan aterako argazkiarekin Euskal Herria-Palestina Saretik luzatuko ekimenekin bat egin eta maiatzaren 15ean Palestinarekiko elkartasuna Euskal Herriko plazetan islatzeko dei egin nahi diogu Euskal Herriko jendarteari.

Gora Palestina askatuta!
Hamaika herri borroka bokarra!

BILBO:

Elkarretaratzea “66 urteko Nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” 19:00etan Arriaga Plazan

DONOSTIA:

Elkarretaratzea Bulebarreko kioskoan arratsaldeo 19:00etan

LAUDIO:

18.00etan hitzaldia Laudioko Enparantzan dagoen balioanitzeko gelan. Bertan Palestinako testuinguru historikoaren kokapena txiki bat eginda, gaur egungo egoera eta BDS kanpaina ulertzeko oinarrizko ideiak landuko ditugu pasa den urtean brigadan bizitako esperientziekin tartetakatuz.

20:00etan elkarretaratzea Lamuza plazan

GASTEIZ:

Goizeko 10:00etan hitzaldia izango da Aldabe Gizarte Etxean “Nakba eguna Palestinan” Euskal Herria-Palestina Sarearen eskutik eta IKA euskaltegiak antolatuta.

Gero, Ikasle Mugimenduaren ekitaldia boikot akademikoaren inguruan eta arratsaldeko 20:00etan
berriz elkarretaratzea Posta plazan, “66 urteko nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” lemapean

IRUÑA:

Maiatzaren 15ean bertan elkarretaratzea burutuko dugu Merkaderes kalean, 19:30etan

Honekin batera ordea, Sanduzelai auzoan Palestinako gatazkaren inguruko hilabete guztiko ekimenak antolatu ditugu

  • Maiatzak 20; “Roadmap to Apartheid” dokumentala Karrikagunean 19:30etan
  • Maiatzak 26; “The Gatekeepers” dokumentala Karrikagunean 19:30etan
  • Ekainak 4; “Palestina, harria eta olibondoak” liburuaren aurkezpena, Bingen Amadozen eskutik. Liburutegian 19:30etan.

Azken ostiralean Galizia eta Korsikako preso politikoak gogoan

Pankarta

Hilabeteko azken ostiralaren deialdiarekin batera, eta apirilaren 17ko preso politikoen nazioarteko egunaren testuinguruan, Askapenako kideok Galizia eta Korsikako preso politikoak izan ditugu gogoan.

Herrien borrokaren historian preso politikoak etenik gabeko errealitatea izan dira. Aurten, Preso Politikeon Nazioarteko egunaren aitzakian Frantziak eta Espainiak osatzen duten herrien zapalkuntzarako esparruan jarri nahi izan dugu arreta. Izan ere, Euskal Preso Politikoen Kolektiboarekin batera, Korsika eta Galiziako hamarnaka lagun daude espetxean, euren militantziaren ondorio gogorrak sufritzen eta giza eskubideekiko erabateko mespretxuz sortutako neurriak jasaten.

Askapenaren aldetik garbi daukagu presoekiko elkartasuna ezinbesteko lan tresna dela Euskal Herrian nahiz borrokan diharduten gainerako herrietan. Izan ere, elkartasuna nahitaezko lanabesa izango da, ez bakarrik etsaiak behingoz presoen eskubideak errespeta ditzan, baizik eta eurek eta euren sorterriek lehenbailehen lor dezaten hainbeste desio duten helburua: askatasuna.

Honekin batera Ceivar, Galiziako errepresioaren aurkako eragileak luzatutako esker mezua helarazten dizuegu:

Desde el Organismo Popular Anti-repressivo CEIVAR queremos enviaros unas líneas de agradecimiento por la solidaridad recibida el 17 de Abril, Día Internacional de l@s pres@s polític@s, para con nuestros presos políticos.

Desde Galiza aprovechamos la ocasión para haceros llegar nuestro más sincero apoyo y reconocimiento a las mujeres y hombres de paso valiente de Euskal Herria. Somos conscientes de que los esfuerzos pasados y de hoy en día son fruto de horas de dolor, tortura, sufrimiento, encarcelamiento y dispersión pero que actualmente conforman una sociedad que grita por su libertad. Libertad para vuestro Pueblo y para vuestras/os presas/os, ambos referentes en el mundo entero.

Ante esta situación sólo vemos un Estado Español y Francés inmovilistas que, frente a las voluntades populares, reprimen a las naciones que están resueltas a ser libres y que nunca ha tenido nada que ofrecernos más que miseria, prisión, vergüenza y represión.

Desde la Nación de Breogán como Pueblo hermano os hablamos. Sentimos cada golpe y cada victoria como propia. Nosotras/os también estamos atravesando tiempos difíciles donde los años de cárcel para nuestra gente más consciente se deciden en los tribunales políticos de Madrid. Los seguimientos, amenazas, juicios y condenas están alcanzando límites incomprensibles. No obstante, la voluntad y determinación siguen intactas con cada decisión certera y ancladas en la solidaridad y en la alegría de no tener descanso hasta que los presos independentistas galegos retornen a sus casas.

Con todo, desde CEIVAR, deseamos aprovechar esta ocasión para enviar a todo el Pueblo Euskaldun un abrazo fraterno y agradeciendo vuestra solidaridad que es recibida con ilusión y ánimos renovados para el largo camino que trazamos cada día.

 

Liberdade presas/os independentistas!

Viva a Galiza livre!

Gora Euskal Herria Askatuta!

Atzera baino aurrera begira jarri eta aurretzea dagokigu

IMG_20140321_192414Pasa den ostiralean Groseko Kortxoenea Gaztetxean anti-OTAN eguna ospatu genuen. Orain 28 urte, 1986ko martxoaren 12ko erreferendumean Euskal Herriak argi adierazi zuen bere hitza: OTANi ez! Horregatik OTAN zein inperialismoaren aurkako borroka gogora ekarri nahi izan dugu eta beraz hitzaldi batekin ekin genion ekimenari.

Iñaki Gil de San Vicente eta Mikel Aramandiren eskutik atzera begira jarri ginen eta OTAN jaio zenetik gaurdainoko bilakaera azaldu ziguten. Bereziki Euskal Herriko nahiz Espainiako alderdi ezberdinek izaniko jarrera eta hartutako erabakiak azaldu zizkiguten, eta nola ez, baita jendartean zabaldutako mugimendu eta borrokak ere.

IMG_20140321_202140 Argi geratu zen ordea, denbora guzti honetan nazioarteko egoera, estatuen arteko harreman eta sistemaren beharrean arabera moldatzen joan dela OTAN. Garaiak aldatu ahala testuinguruak eskatzen zuen beharretara egokitzen joan izan den erakundea dugu, gutxi batzuen interesak mantentzeko helburuarekin beti ere. Azken batean, OTAN inperialismoaren tresna bat baita. Horregatik, sorrerako OTAN haren arrazoi eta helburuak, gaur egun edo datozen urtetakoen ezberdinak badira ere, beti ere interes berdinei erantzuten diela argi geratu zen bertaratutakoen artean.

IMG_20140321_221302Atzera begira hasi baginen ere aurrera begirako analisi eta hausnarketa batekin amaitu genuen hitzaldia galderen tartean. Hain zuzen, egungo sistemaren krisialdiaren aurrean, Estatu eta boteretsuek orain arteko eskema mantendu eta sakondu asmoz abian jarritako berregokitze prozesuetan esku hartze armatu eta militarrek, edota beldurraren mehatxuak jokatzen duten paperaz jardun genuen. Egoera honetaz kontziente izan eta bereziki estrategia hauek aurreikusi eta aurreratzeko beharra azpimarratu zen.

Behin hitzaldia amaituta kontzertuen tartea heldu zen eta kanpoan euria gogoz ari zen bitartean, pintxo eta trago artean Kortxoeneara hurbildu ginen dozenaka lagunok gustuz dantza egiteko parada izan genuen, Pingabwoys eta R-Systemtzia eta geroago Bad Sound System taldeen erritmora.

Inperialismoaren aurkako borroka ez da egun bateko kontua ordea eta horregatik lanean jarrituko dugu.

Atzo eta gaur OTANi ez! Euskal Herriari bai!


Estatu golpea gatzetsi eta Venezuelako iraultzari elkartasun adierazpenak Bilbo, Donostia eta Gasteizen

Euskal Herriko hainbat alderdi, sindikatu eta eragile sozialok deituta hainbat lagun batu gara Bilbo, Donostia eta Gasteizen antolatutako elkarretaratzeetan Venezuelan garatzen ari den eraldaketa prozesuaren alde egin eta bereziki azken aldian ultraeskuindarrek Estatu Batuen laguntzarekin eman nahi duten estatu kolpea gaitzesteko. Egoerak bultzatuta Euskal Herritik elkartasun aktibo eta iraunkorrerako deia egiten dugu; elkartasuna Venezuelako herri borrokalariarekiko, bere herri–mugimenduekiko, demokratikoki hautatutako gobernuarekiko eta bereziki iraultza bolivartarrari.Hemen duzue Donostiko elkarretaratzeko argazki bat:

la foto

Gora iraultza bolibartarra!

 

Gaur anti-OTAN jaialdia Kortxoenean Gaztetxean

Donostia

Askapenatik atzoko ideia eta egitasmoak gure egin nahi ditugu, herriok ez dugulako ahazten. Eta orain 28 urte euskal herriak eginiko hautua, hartutako hitza lantzen eta borrokatzen jarraitu nahi dugu biharko egunez martxoaren 12a OTAN zein inperialismoaren kontrako borrokan erreferente bilaka dadin.

Horretarako borroka eta garai hurak gogoratzetik ekin nahi izan dugu ikasturte honetan eta OTAN zein inperialismoaren aurkako mugimendua gurera ekarri, gaur gaurkoz Euskal Herriaren hitzak zapaldua izaten jarraitzen duela ulertzeko.

Dinamika honen baitan Donostiako Askapenako kideok datorren martxoaren 21erako anti-OTAN jaialdia antolatu dugu Groseko Kortxoenean Gaztetxean. Arratsaldeko 19:00etan ekingo diogu egitarauari eta asteko, denboran atzera begira jarriko gara. Iñaki Gil de San Vicente eta Mikel Aramandiren laguntzaz OTANen benetako arrazoi eta funtsak lantzeaz bat 1986ko erreferendumaren giroa eta Euskal Herrian eta bereziki Donostian aipatu erakundearen aurkako mugimendu nahiz ekimenak zeintzuk izan ziren ezagutzeko aukera izango dugu.

Hitzaldia amaituta Bad Sound System, Pingabwoys eta R-Systemtzia taldeen errimora dantza egiteko aukera izango dugu!

Animatu eta etorri gurekin inperialismoaren aurkako egun honetara!

Martxoaren 21ean zatoz Kortxoeneara!

Atzo eta gaur, OTANi ez!

Euskal Herriari BAI!