AGUR ETA OHORE IGOR!

Brasilen duela bi hilabete izaniko istripu baten ondorioz Igor Urrutikoetxea LAB eko nazioarteko harremanetarako arduraduna hil dela jakin ostean ASKAPENAk honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin doluminik sentituenak eta animorik beroenak Igorren sendi eta lagunei eta LAB eko militante guztioi. Bigarrenik, ASKAPENAtik  azpimarratu nahi genuke Igorren izaera internazionalista, gainerako borrokak bere egin izan ditu, hainbat aldiz brigadista bezala joanez,  Palestinara, Saharako lurralde okupatuetara aurtengo brigadetan bezala, baita Kurdistanera eta beste hainbat txokotara ere.

Euskal Herrian antolatu diren elkartasun esparru orotan izan da partaide eta bultzatzaile, EH Palestina Sarean, boikotaren aldeko ekimenak bultzatuz, Kolonbiakoa errepresioa salatuz, Kuba edo Venezuelako prozesu iraultzaileak babestuz, Greziar edo Andaluziako langileriarekin bat eginez…

Guretzat beraz, balio handiko internazionalista bat galdu dugula esatea dagokigu, tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor, adiorik ez!

Hamaika herri borroka bakarra!

askapenadolua

IGOR URRUTIKOETXEA BILBAO BURKIDEAREN HERIOTZAREN GAINEKO OHARRA

igorlabIgor urrutikoetxea Bilbao, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauen hil da, Brasilen. Rio De Janeiron orain hilabete izan zuen istripu baten ondorioz hil da LABeko zuzendaritzako kidea, bertara joana zen, MFSren (Munduko Federazio Sindikala) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera.

Azken urteetan, LABek bere gain izan du UIS-MMko idazkaritza orokorraren ardura, Igor Urrutikoetxea buru zela, eta kargu aldaketarako kongresua zen Brasilen antolatutakoa.

Igor Urrutikoetxea Lezaman jaio zen, orain 38 urte. Nazioarteko arduraduna zen 2008tik, LABeko exekutiboko kidea eta MFSko munduko kontseiluko partaidea. Sindikatuko idazkaritza juridikoan egin zituen lehen urratsak, eta ondoren, Hego Uribe eskualdeko arduradun izatera pasatu zen. LABeko metalgintzako arduraduna ere izan zen, lau urtez, nazioarteko idazkaritza bere gain hartu aurretik.

Hilabete osoa eman du istripuen ondorioen kontra borrokan, baina ez du aurrera egiterik izan. LABetik gure esker onak adierazi nahi diegu tarte honetan, egun gogor hauetan lagundu diguten guztiei, bai hemen, baita Brasilen bertan ere.

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza.

Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

AGUR ETA OHORE, IGOR.
JO TA KE, IRABAZI ARTE!

L.A.B.

Jaengo SATeko gazteek laguntza behar dute / Jóvenes del SAT-Jaén necesitan ayuda

satkartela

Agurrak Euskal Herriko kide guztiei,

Jaengo SAT-gazteek gaur gauerako prestatuta zeukaten errepresioaren aurkako kontzertua arriskuan da, ez direlako behar diren sarrerak saldu, ez eta ekitaldi bera ordaintzeko ere. Are gutxiago okupazioak direla eta izunak ordaintzeko. Beraz, badago “fila 0” delakoa, non sarrerarako diren 10€ horiek sar daitezke laguntzeko asmoz. Zuen elkartasuna beharrezkoa zaigu borrokan tinko jarraitzeko.

Mila esker aurretik!!

Zuen sarrera elkarkoiak hemen egin ditzakezue:

TITULAR: SAT-JAÉN
BANCO: BMN (Banco Mare Nostrum) cuenta:  0 4 8 7 3 1 4 9 0 7 2 0 0 0 0 6 4 9 6 2

Compañeras y compañeros de Euskal Herria,

La juventud del SAT del territorio de Jaén tiene un concierto hoy programado contra la represión para pagar las multas y no saben si van a poder cubrirlo siquiera, porque no se han vendido las suficientes entradas. Hay una fila 0 solidaria donde quien pueda o quiera puede hacer el ingreso de 10€ del precio de la entrada. Vuestra solidaridad es importante para seguir en la lucha!!!

Podéis hacer vuestros ingresos solidarios en

TITULAR: SAT-JAÉN

BANCO: BMN (Banco Mare Nostrum) cuenta: 0 4 8 7 3 1 4 9 0 7 2 0 0 0 0 6 4 9 6 2

Hamarnaka lagun batu ginen atzokoan Siriaren aurka eraso inperialistarik ez ematearen alde

 20130926-02

This slideshow requires JavaScript.

Siriaren aurka potentzia inperialisten papera salatzeko eta balizko eraso bat arbuiatzeko 50 lagun bildu ginen atzokoan Donostiako Bulebarrean.

Konzentrazioa ASKAPENAk deitu zuen eta honako eragileen atxikimendua jaso zuen:

  • Euskal Herria-Siria Ekimena
  • Sortu
  • Ernai
  • Herria Kultur Elkartea
  • Bilgune Feminista
  • Eguzki
  • LAB
  • Alternatiba
  • Colectivos de Jóvenes Comunistas

ERASO INPERIALISTARIK EZ SIRIAN! Irailaren 26an konzentrazioa Bulebarrean

prentsaur1

Gaur prentsaurrekoa burutu dugu Donostiako Bulebarrean Siriaren aurka potentzia inperialisten papera salatzeko eta balizko eraso bat arbuiatzeko. Horregatik ostegun honetarako irailak 26, 19:30etan konzentrazioa burutuko dugu Bulebarrean bertan.

Askapenaren komunikatuari atxikimendua erakutsi diote honako eragileak:

  • Euskal Herria-Siria Ekimena
  • Sortu
  • Ernai
  • Herria Kultur Elkartea
  • Bilgune Feminista
  • Eguzki
  • LAB
  • Alternatiba
  • Gazte Komunisten Kolektiboak

siria-txiki

Maiatzak 30 DENOK GREBARA! DENOK KALERA! | El 30 de Marzo TOD@S A LA HUELGA! TOD@S A LA CALLE!

M30GREBAKHerri bezala gure etorkizunaren defentsan, lan eta babes sozialean ematen ari diren etengabeko murrizketen aurka eta sektore publikoaren pribatizazioaren aurka, gure eskubideak antolaketa eta borrokaren bitartez defendatu behar ditugu.

Elkartzenek deialdia egiten du gehiengo sindikal eta sozialak Maiatzaren 30ra deitutako greba orokorrera.

Egungo egoerari hurbilketa labur bat:

Elkartzenen azkenaldian errepikatzen ari garen bezala, jendartearen sektore gero eta zabalago baten bizi baldintzen prekarizazio prozesu bat ematen ari da. Hau honela da, lege kolpez gero eta bortitzago ematen ari diren lan eta gizarte eskubideen murrizketen ondorioz. Prekarizazioa areagotuz doa egungo krisi ekonomiko koiuntura honetan, aberaztasuna ez bait da era justuago batean banatzen ari. Diru publikoa lotsagabekeri guztiz esku  pribatuetara pasatzen ari da, herritar sektoreak eta langile klasea direlarik krisiaren ondorioak pairatzen ari direnak; elite politikoak eta ekonomikoak (patronala eta bankuak) paktu bat egina dute krisitik irten eta beren irabazi tasak berreskuratzeko herritarron prekarizaioaren gainetik bada ere.

Berebiziko garrantzia du Kapitalismoa eta krisia eskutik doazela ohartzea. Sistema honetan, batetik, esku gutxitan aberaztasunaren pilaketa ematen da eta bestetik prekarizazio gero eta orokortuagoa eta pobrezia. Elite ekonomiko eta politikoak oraingo sistemaren ezaugarri txarrenak finduko dituen beste sistema bat nahi du, hau da, abantaila edo pribilegio gehiago, beraien hierarkiak, desberbintasun gehiago….

Guzti honengaitik, herritar guztiei deialdia luzatzen diegu beraien lan eta eskubide sozialen aldeko hautua egin dezaten. Gutxi batzuen mesedetara baino, gehiengoaren beharrizanei erantzungo dion garapen eredu baten alde mobilizatu daitezen.

Elkartzenetik uste dugu aski dela. Aski da inposaketez. Aski da Europa eta EEBBek murrizketa hauek diseinatzeaz eta aski da espainiar eta frantses gobernuek zein beraien sukurtsal autonomikoek murrizketa hauek inposatzeaz, gure ekinbide propiorako mugak estutuz.

Maiatzak 30 Greba Orokorra

Hilaren 30an eskubide sozial eta laboralen defentsarekin hitzordu garrantzitsua dugu. Euskal Herriak lege kolpez inposaturiko murrizketa berri honi ezezkoa ematen diola agerian utzi behar du.  Herritarrak egun horren prestaketan era aktiboan aritzera eta egunean bertan piketeetan eta deitzen diren mobilizazioetan parte-hartzera animatzen ditugu.

Herri hau egunero-egunero aurrera ateratzen dugunok, gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea eduki behar dugula uste dugu. Oinarritik egungo garapen ereduaren alternatiba eraiki ahal izateko. Greba Orokor hau anbizio haundiagoa duen ekintza baterako hasierako urratsa da. Borroka egun honekin batera eta eragile sozial eta sindikal ezberdinok egin dugun moduan, gure herrirako alternatiba sozial baten eraikuntzan biztanleria osoa parte hartzera gonbidatu nahi dugu. Euskal Herrirako Eskubide Sozialen Gutuna alternatiba horren hazia izango da.

Beste mundu bat posiblea delako eta beste Euskal Herria bat beharrezkoa dugulako!

Euskal herrian 2013 ko Maiatzaren 26an.

M30GREBA

En defensa de nuestro futuro como pueblo, ante los recortes contínuos en materia de protección social y laboral, y contra la privatización del sector público, se impone la necesidad de garantizar nuestros derechos mediante la organización y la lucha.

Llamamiento de Elkartzen a la Huelga General convocada por la mayoría sindical y social vasca para este jueves 30 de Mayo.

Un breve acercamiento a la situación actual:

Como venimos diciendo desde Elkartzen, durante los últimos años se está produciendo un proceso de precarización de las condiciones vitales de amplios sectores de la población como consecuencia de un acelerado e intenso recorte de derechos sociales y laborales a golpe de ley. Este proceso se está intensificando en la actual coyuntura de crisis económica debido a que la riqueza generada no se está repartiendo de una manera más justa. Es más, se está produciendo un descarado trasvase de dinero público a manos privadas, con lo que las consecuencias de la crisis las están soportando la clase trabajadora y los sectores populares; y es que las elites políticas y económicas –patronal y banca- han hecho un pacto para salir de la crisis y recuperar su tasa de ganancia a costa de la precariedad generalizada de la población.

Es vital reconocer que el capitalismo y la crisis van de la mano y que este sistema tiende a la acumulación de riqueza en pocas manos, por un lado, y al avance de la precariedad y la pobreza, por otro. Las elites políticas y económicas quieren un nuevo sistema que agudice las peores características del actual, su jerarquía, sus privilegios, sus desigualdades,…

Por todo esto hacemos un llamamiento al conjunto de la población a movilizarse por sus derechos sociales y laborales y por otro modelo de desarrollo acorde a las necesidades de la mayoría de la población y no a la de unos pocos.

Desde Elkartzen nos parece que ya basta de imposiciones. Basta ya de que Europa y Estados Unidos diseñen estos recortes y de que los gobiernos español y francés y sus sucursales autonómicas, nos impongan esas restricciones dejándonos nulo margen de maniobra.

30 de mayo huelga general!

El próximo 30 de Mayo tenemos una importante cita con la defensa de los derechos sociales y laborales. Animamos a la población a tomar parte en la preparación, en los piquetes y en las movilizaciones que se desarrollen ese día para demostrar que Euskal Herria dice no a un modelo político, económico y social que se basa en el recorte de derechos sociales y laborales  impuesto a golpe de ley.

Quienes día a día sacamos adelante nuestro pueblo tenemos que tener la posibilidad de decidir nuestro futuro, para contribuir así a la construcción de una alternativa al modelo actual desde la base. Esta Huelga General es un punto de partida para una acción más ambiciosa. Junto a esta jornada de lucha animamos a la población, al igual que hemos hecho diferentes organizaciones sociales y sindicales, a participar en la construcción de una alternativa social para nuestro pueblo y cuyo primer paso será la elaboración de una Carta de Derechos Sociales para Euskal Herria.

¡ Porque otro mundo es posible y otra Euskal Herria es necesaria!

En Euskal Herria a 26 de Mayo de 2013