Dick Emanuelsson:”Nik kontatu dudan errealitatea ez da sekula prentsa korporatiboan agertu izan”

http://www.bideometa.net/node/20015800/browser_bideoa?is_hide_h1=1

*Goiena.net eta mondraberri.com atariek egindako kroniketatik ateratako kronika eta bideoa

Dick Emanuelsson kazetari suediarra Arrasateko Irati tabernan izan zen atzo Arrasateko Askapenak eta Irati tabernak antolatuta. Haren emazte Mirian Emanuelssonekin batera Hegoamerikan zehar eta bereziki Kolonbian egindako lana oinarri hartuta “Construyendo caminos hacia la nueva Colombia” hitzaldi interesgarria eskaini zuen.

Kolonbiako egungo testuinguru politikoa eta Habanako bakerako elkarrizketak.

Kolonbiara 1980an iritsi zen eta berataz maitemindu zela azaldu zigun. “Hainbat diktadurek zigortutako herria da, oraindik ere horrela jarraitzen duena. Oso herri zintzoa eta borrokalaria da, eta hainbat lezio eman ditu. Horregatik Kolonbia bigarren aberri bat da niretzako”. 30 urte luzez makina bat erreportaje egin ditu, betiere Hegoamerikako herrien borrokaren ikuspegitik: “Nik kontatu dudan errealitatea ez da sekula prentsa korporatiboan agertu izan. Zentzu horretan nire erreportajeak oso gaizki ikusiak izan dira botere faktikoen ikuspegitik eta horregatik heriotza mehatxua izan nuen 2005. urte osoan zehar”. Dick Emanuelsson Kolonbiatik irten behar izan zuen mehatxu hauengatik. Halaber, eskumako gobernuen presioa jasan ohi dute.

“Paramilitarrak guerrillak baino lehenago antolatu zirela” azaldu zuen, zehazki 1958an. Biolentzia horri erantzuteko 1964an FARC (Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia) sortu ziren, autodefentsarako sortuak. “Kolonbiako mugimendu ezkertiarraren historia oso biolentoa izan da, eta estatuak beti biolentziarekin erantzun du”. Baita 1990eko bake prozesuan ere: “Kolonbiako gobernuak odoletan ito zuen, torpedeatu zuen”. Idea bat egiteko bi datu luzatu zituen: lehena, 1984an Unión Patrióticak mugimendu ezkertiarren batasunak, botoen %7 lortu zituen, eta oligarkiak gerra zikinarekin erantzun zioten: lehendakaria eta alderdiak lortutako 32 alkateetatik 30 erail zituen. Eta bigarrena berriz, “orain arte 3.000 sindikalista baino gehiago erail ditu estatu terrorismoak”.

Gaur egun Kolonbiako bake prozesua abian da, Habanako (Kubako) negoziaketekin. Dick Emanuelssonek aholkatzen du bake prozesua “prisa barik egitea, atzerapausorik eman ez dadin, historia errepika ez dadin”. Kazetari honek azpimarratzen du “Habanan bezala, Kolonbian ere bake-giroa izatea, baina gobernuaren erantzuna ezezkoa izan da, eta bitartean erabateko gerra dago oihanean”. Egoera honen aurrean FARCek zera erantzun izan du: “Gu hemen ez gaude armak entregatzeko, baizik eta Kolonbian gizarte-eredu berri bat sortzeko”.

Azken urteetan nekazarien, indigenen… borrokak berrindartu egin dira, eta horregatik uste du Emanuelssonek Santos lehendakariak bake-prozesua hasi behar izan zuela. Borroka horiek “indarren korrelazioa aldatu” zuelako Kolonbian.

Emanuelsson kazetariak etorkizun gazi-gozoa aurreikusten du: “Baikortasunez ikusten dugu indar korrelazio berria, baina oso zaila ikusten dugu gobernuak bere politika aldatzea”.

 

Euskal Herrian ere, lanean

Euskal Herrira egin duen bisita aprobetxatzen ari da beste erreportaje bat egiteko. Estatu Espainiarra bizitzen ari den krisi ekonomiko sakona landu gura dute eta horretarako astebete egingo dute Euskal Herrian, beste astebete Madrilen eta beste bat Katalunian. Krisi ekonomikoaz gain, mugimendu independentista lantzea da euren asmoa. Horretarako independentziaren aldeko eragile ezberdinak elkarrizketatzen aritu dira. Atzo, besteak beste, Ernaiko hiru neska elkarrizketatu zituen Udala auzoan.

Hitzaldian Euskal Herrian eta zehazki Arrasaten jasotako harrera beroa eskertu eta Marian Emanuelssonek bi errealitateak alderatu zituen: “Euskal Herriak, Latinamerikak bezala, opresio kolonialista jasaten du”. Zenbait gauzek harritu dute: “Zuen independentziarako grinak, hizkuntzaren defentsa, presoen argazkiak jartzeagatik atxilotuak izateak…”. Horrekin batera independentziaren definizio bat ere eman zuen: “Independentzia da gu beti izan garen bezala izaten jarraitzea”.

 

Emakumeen funtzio guerrillan

Hitzaldia amaitu eta borobiltzeko galderen tartea ireki zen. Herritar batek galdetu die ea ze funtzio daukan emakumeak guerrillan.

“Ahotsa eta autoritatea dauzka – erantzun du Mirian Emanuelssonek – eskubide berberak dituzte, emakumeak eta gizonak berdinak dira guerrillan”. Dick Emanuelssonek 2012an egin zuen oihanean orain arte bere azken erreportajea: “Emakumeak guerrillarien %40a dira, oso gogorrak gainera. Kontuan hartu behar da kaminatak egun osokoak, gauez… izaten direla sarritan”. Era berean, nabarmendu zuen “guerrillariari ematen zaion formazioa, militarra baino, politikoa da, politiko soziala”.

Advertisements

Un abrazo internacionalista para Marcha Patriótica

En el marco del segundo aniversario de Marcha Patriotica, desde Askapena, organización internacionalista vasca, queremos expresar lo siguiente:

Por un lado, saludar de nuestro abrazo internacionalista a todos los y las compañeras militantes implicadas en este proyecto político bolivariano, antiimperialista y popular que ha mostrado a lo largo de estos dos años su compromiso con la lucha de la Colombia humilde, trabajadora, campesina y rebelde. Un compromiso que le ha dado en muy poco tiempo el lugar que se merece dentro del corazón de su pueblo y dentro del espacio político revolucionario colombiano.

Por otro lado, y como consecuencia de su coherencia revolucionaria, de su apuesta por una resolución justa al conflicto político, de su entrega militante  por la conquista de la segunda y definitiva independencia, Marcha Patriótica está sufriendo directamente los envites represivos del Estado terrorista colombiano y por ello, desde Askapena, queremos hacerle llegar a toda su militancia todo nuestro apoyo y ánimo y comprometernos a seguir denunciando en nuestro pueblo, Euskal Herria, la dura situación que padecen los sectores populares colombianos.

Hasta la victoria siempre!
Jo ta ke!
Hamaika herri borroka bakarra!