AGUR ETA OHORE IGOR!

Brasilen duela bi hilabete izaniko istripu baten ondorioz Igor Urrutikoetxea LAB eko nazioarteko harremanetarako arduraduna hil dela jakin ostean ASKAPENAk honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin doluminik sentituenak eta animorik beroenak Igorren sendi eta lagunei eta LAB eko militante guztioi. Bigarrenik, ASKAPENAtik  azpimarratu nahi genuke Igorren izaera internazionalista, gainerako borrokak bere egin izan ditu, hainbat aldiz brigadista bezala joanez,  Palestinara, Saharako lurralde okupatuetara aurtengo brigadetan bezala, baita Kurdistanera eta beste hainbat txokotara ere.

Euskal Herrian antolatu diren elkartasun esparru orotan izan da partaide eta bultzatzaile, EH Palestina Sarean, boikotaren aldeko ekimenak bultzatuz, Kolonbiakoa errepresioa salatuz, Kuba edo Venezuelako prozesu iraultzaileak babestuz, Greziar edo Andaluziako langileriarekin bat eginez…

Guretzat beraz, balio handiko internazionalista bat galdu dugula esatea dagokigu, tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor, adiorik ez!

Hamaika herri borroka bakarra!

askapenadolua

IGOR URRUTIKOETXEA BILBAO BURKIDEAREN HERIOTZAREN GAINEKO OHARRA

igorlabIgor urrutikoetxea Bilbao, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauen hil da, Brasilen. Rio De Janeiron orain hilabete izan zuen istripu baten ondorioz hil da LABeko zuzendaritzako kidea, bertara joana zen, MFSren (Munduko Federazio Sindikala) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera.

Azken urteetan, LABek bere gain izan du UIS-MMko idazkaritza orokorraren ardura, Igor Urrutikoetxea buru zela, eta kargu aldaketarako kongresua zen Brasilen antolatutakoa.

Igor Urrutikoetxea Lezaman jaio zen, orain 38 urte. Nazioarteko arduraduna zen 2008tik, LABeko exekutiboko kidea eta MFSko munduko kontseiluko partaidea. Sindikatuko idazkaritza juridikoan egin zituen lehen urratsak, eta ondoren, Hego Uribe eskualdeko arduradun izatera pasatu zen. LABeko metalgintzako arduraduna ere izan zen, lau urtez, nazioarteko idazkaritza bere gain hartu aurretik.

Hilabete osoa eman du istripuen ondorioen kontra borrokan, baina ez du aurrera egiterik izan. LABetik gure esker onak adierazi nahi diegu tarte honetan, egun gogor hauetan lagundu diguten guztiei, bai hemen, baita Brasilen bertan ere.

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza.

Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

AGUR ETA OHORE, IGOR.
JO TA KE, IRABAZI ARTE!

L.A.B.

Maputxe herriaren borroka aztertu genuen atzo Añorgan

Maputxe herriaren borroka aztertu genuen atzo Añorgan

Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu genuen atzokoan eta 25 bat lagun bildu ginen. Bertan, internazionalismoaren gako nagusiak azaldu genituen eta brigaden aurkezpena egiteko aprobetxatu zen hitzordua.

Ondorenean, maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera eduki genuen. Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik.

Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen.

Bukaera partean, hainbat galdera egon ziren gaian gehiago sakontzeko aukera eman zigutenak eta balorazio positiboa eginez amaiera eman genion.

Maputxe herria aztertuko dugu Añorgako gaztetxean

Maputxe herria aztertuko dugu Añorgako gaztetxean

Otsailaren 22a ostirala19:30etan Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu. Bertan , internazionalismoaren gako nagusiak azaltzeaz gain maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera edukiko dugu.

Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik. Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen.

Beraien lurrak bere eskuetan egotearen aldarrikapenak transnazional kapitalistekin etengabeko gatazkan egotera behartu ditu, nagusiki egur arloko, arlo turistikoko eta arlo energetikoko transnazionalekin. Borroka horren ondorioz, hainbat maputxe hilik suertatu dira eta hainbat preso politiko maputxe daude egun kartzeletan. Egun, preso politiko maputxeak gose greban daude, horien artean 60 egun beteko dituen Fernando Millacheo.

Utzi bakean Maputxe herria!

Azken asteak gogorrak izaten ari dira ezbairik gabe maputxeen herrian. Ezin esan, azken hamarkadetan izan duten errepresioa eta koloniazio territorial, kulturala nahiz ekonomikoa intentsitate baxukoa izan denik, hala ere asko gogortu da giroa Txileko estatuaren mendean bizi diren Wall Mapuko kideentzat. Batetik, CAM eko maputxe preso politikoak  , tartean Héctor Llaitul y Ramón Llanquileo gose greban daude azaroaren 14tik  hona Angol eko gartzelan. Jadanik 15 kilotik gora galdu dituzte, eta zoritxarrez lehenago buruturiko  gose greben nekea ere somatuko dute . Komunitateen aurkako eraso eta setioak ez dute etenik ezta atxiloketa eta tratu txarrek ere. Matias Catrileo duela 5 urte hil zuteneko protesta eta inpunitatearen aurkako mobilizazio jendetsuak izan dira bestetik.

Honetaz gainera,lur jabe handien aurka eragindako sute batek, bi pertsonen heriotza ekarri du, hain zuzen terrateniente bikote batena: Luchsinger-Mackay. Ondorioz, berriz ere Lege antiterroristaren izenean, Pinochet en garaiko legea bestalde, Piñeiraren gobernua  maputxeen lurretan errepresio bortitza eta setio-egoera ezarri du. Lurrikara batek adinako ohiartzuna izan du erahilketak,  prentsa, telebista eta alderdi politikoetan. Lehendakaritzarako hautagaia den UDI Laurence Golborne karabineriek esaterako,   gomazko balen ordez altzairuzkoak erabiltzearen beharraz aritu da. Azken urteetan baina, hainbat izan dira estatu terrorismoak erahildako maputxeak:  Matias Valentín Catrileo Quezada (2008), Julio Alberto Huentecura Llancaleo (2004), Xenón Alfonso Díaz Necul (2005), José Huenante Huenante (16 urtekoa poliziak atxilotua eta desagertua), Juan Collihuin Catril (71 urtekoa), Johnny Cariqueo Yañez (2008). Jaime Facundo Mendoza Collío ( 2009) José Marcelo Toro Ñanco,  ( 2009 ko arzaroan)…

Maputxe erahilek ordea, apenas izan duten medioetan lekurik, hiltzaileen aurkako epaiketa egiazkorik, adierazpen ofizialetan lekurik… Euren lurra atzerriko egur ekozle entrepresak nola birrintzen duten, mehatzek nola usten dituzten, ibaiak nola geratzen dituzten argi indar transnazionalen hatzaparrentzat eta nazio bat nola ezerezera kondenatzen duten sufritu eta jasan  behar izateaz gain,  herri zaplduon aurkako  manipulazio mediatikoa eta gezurra ere baden ixiltaunera kondenatu dituzte. Egunotako gertakariak honen adibide nabarmenak.

Askapenak elkartasuna adierazteaz gain maputxe herriari, beste behin ere gogor lasatu nahi luke egonotako eraso  mediatiko eta poliziala. Jatorrizko herrien subirautza eta bizirauteko grinarekin bat egiten dugulako , Askatasuna preso politiko maputxeentzat eta Maputxe herriarentzat.

Hamaika herri borroka bakarra!
Marichiuweu!