Maiatzaren 15ean Palestinarekin elkartasuna Euskal Herriko plazetara!

Maiatzaren 15ean Nakba-ren eguna gogoratzen da, “hondamendiaren eguna” arabiarrez hain zuzen ere eta  palestinarren exodoa izendatzeko erabiltzen da. Izan ere, 1948ko egun horretan herri palestinarraren zati handi bat bere etxeetatik kanporatua izan zen.

Askapenatik, larunbatean #HerriJantzia formazio mintegietan aterako argazkiarekin Euskal Herria-Palestina Saretik luzatuko ekimenekin bat egin eta maiatzaren 15ean Palestinarekiko elkartasuna Euskal Herriko plazetan islatzeko dei egin nahi diogu Euskal Herriko jendarteari.

Gora Palestina askatuta!
Hamaika herri borroka bokarra!

BILBO:

Elkarretaratzea “66 urteko Nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” 19:00etan Arriaga Plazan

DONOSTIA:

Elkarretaratzea Bulebarreko kioskoan arratsaldeo 19:00etan

LAUDIO:

18.00etan hitzaldia Laudioko Enparantzan dagoen balioanitzeko gelan. Bertan Palestinako testuinguru historikoaren kokapena txiki bat eginda, gaur egungo egoera eta BDS kanpaina ulertzeko oinarrizko ideiak landuko ditugu pasa den urtean brigadan bizitako esperientziekin tartetakatuz.

20:00etan elkarretaratzea Lamuza plazan

GASTEIZ:

Goizeko 10:00etan hitzaldia izango da Aldabe Gizarte Etxean “Nakba eguna Palestinan” Euskal Herria-Palestina Sarearen eskutik eta IKA euskaltegiak antolatuta.

Gero, Ikasle Mugimenduaren ekitaldia boikot akademikoaren inguruan eta arratsaldeko 20:00etan
berriz elkarretaratzea Posta plazan, “66 urteko nakba aski da! Palestinarekin elkartasuna” lemapean

IRUÑA:

Maiatzaren 15ean bertan elkarretaratzea burutuko dugu Merkaderes kalean, 19:30etan

Honekin batera ordea, Sanduzelai auzoan Palestinako gatazkaren inguruko hilabete guztiko ekimenak antolatu ditugu

  • Maiatzak 20; “Roadmap to Apartheid” dokumentala Karrikagunean 19:30etan
  • Maiatzak 26; “The Gatekeepers” dokumentala Karrikagunean 19:30etan
  • Ekainak 4; “Palestina, harria eta olibondoak” liburuaren aurkezpena, Bingen Amadozen eskutik. Liburutegian 19:30etan.

Martxoaren 30ean, Nazioarteko Israeli Boikot Eguna

Urte batzuk pasatu dira Israelgo Estatuaren aurkako boikot, desinbertsio eta zigorren aldeko kanpaina (BDS bezala ezagututa: boycott, divestment and sanctions) martxan jarri zenetik, Hego Afrikako Apartheid erregimena nazioartean isolatzeko kanpaina luzearen eredua hartuta. BDS kanpaina Palestinako 170 erakundek bultzatuta dago (http://www.bdsmovement.net/call) eta Palestinako espektro politiko osoak sostengatzen du, ezberdintasun ideologikoen gainetik, herri palestinarrak berak bere borrokaren aldeko mugimendu solidarioei eskaintzen dien tresna nagusia izanda.(* Informazio gehiagorako irakurri albiste hau)

Bihar, martxoak 30 BDS eguna dugu, kontuan hartzeko data. Palestinar herriaren askatasun aldarria gure egiten dugun oihua da. Okupazioa eta kolonizazioa bukatzea, harresia desegitea, Estatu israeldarraren barruan dauden palestinarren eskubideen berdintasuna onartzea eta errefuxiatu palestinarren bueltatzea bideratzea… palestinar herriaren askapen borroka gure borroka da. Horregatik Askapenatik BDS elkartasunetik konpromisorako pausuak emateko tresna egokia dela uste dugu. Eragile eta norbanakoon konpromisoa eskatzen duen dinamika bat da, eta askotan ez da erreza, baina Palestinar herriaren askapen borrokan egin dezagun ekarpenik handiena dugu.

Bidea eginez joango gara askatzen korapiloak eta Askapenatik bide hau jorratzeko gure konpromisoan berresten gara gaur gaurkoz.

Gora Palestina askatuta!
Hamaika herri borroka bakarra!

Israel? Ez, eskerrik asko!

Azken aldian asko entzun eta irakurtzen ari gara Israelgo Estatuaren aurkako boikot edo BDS kanpainaz (Boycott, Divestmente and Sanctions). Baina ba al dakigu zertan datzan?

pegata

Atzoko egunez Info7 irratian elkarrizketa egin zioten Iñaki Etaio, militante internazionalistari eta argi azaldu zizkigun boikotaren benetako helburu eta nondik norakoak. Hain zuzen, Iñaki, Aitor Bikandi eta Igor Goikolearekin batera aurreko urteko Askapenako Brigadetan Palestinan izan ziren eta zuzenean boikot horren zergatiak ezagutzeko aukera izan zutenez labur azaldu ziguten “Boikota herri borrokaren tresna gisa”iritzi artikuluan.

Boikot kanpaina internazionalaren baitan hamaika ekimen egin izan dira, Euskal Herrian esaterako ikasturte hasieran Maccabi de Tel Aviv saskibaloi taldearen presentzia dela eta partidoan bertan eginiko ekimena. Baita lorpen txiki batzuk ere eskuratu dira, hemen ikus ditzakezu 2013. urtean kanpainak emaniko fruituak.

Egiteko asko dago oraindik. Azken egunetan sarean zabaldu berri den bideo honetan ikus dezakegun bezala berriro agerian da Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko kolaborazio estua:

AGUR ETA OHORE IGOR!

Brasilen duela bi hilabete izaniko istripu baten ondorioz Igor Urrutikoetxea LAB eko nazioarteko harremanetarako arduraduna hil dela jakin ostean ASKAPENAk honakoa jakinarazi nahi luke:

Lehenik eta behin doluminik sentituenak eta animorik beroenak Igorren sendi eta lagunei eta LAB eko militante guztioi. Bigarrenik, ASKAPENAtik  azpimarratu nahi genuke Igorren izaera internazionalista, gainerako borrokak bere egin izan ditu, hainbat aldiz brigadista bezala joanez,  Palestinara, Saharako lurralde okupatuetara aurtengo brigadetan bezala, baita Kurdistanera eta beste hainbat txokotara ere.

Euskal Herrian antolatu diren elkartasun esparru orotan izan da partaide eta bultzatzaile, EH Palestina Sarean, boikotaren aldeko ekimenak bultzatuz, Kolonbiakoa errepresioa salatuz, Kuba edo Venezuelako prozesu iraultzaileak babestuz, Greziar edo Andaluziako langileriarekin bat eginez…

Guretzat beraz, balio handiko internazionalista bat galdu dugula esatea dagokigu, tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor, adiorik ez!

Hamaika herri borroka bakarra!

askapenadolua

IGOR URRUTIKOETXEA BILBAO BURKIDEAREN HERIOTZAREN GAINEKO OHARRA

igorlabIgor urrutikoetxea Bilbao, LAB sindikatuko nazioarteko arduraduna, bart gauen hil da, Brasilen. Rio De Janeiron orain hilabete izan zuen istripu baten ondorioz hil da LABeko zuzendaritzako kidea, bertara joana zen, MFSren (Munduko Federazio Sindikala) metalgintzako (UIS-MM) Kongresuan parte hartzera.

Azken urteetan, LABek bere gain izan du UIS-MMko idazkaritza orokorraren ardura, Igor Urrutikoetxea buru zela, eta kargu aldaketarako kongresua zen Brasilen antolatutakoa.

Igor Urrutikoetxea Lezaman jaio zen, orain 38 urte. Nazioarteko arduraduna zen 2008tik, LABeko exekutiboko kidea eta MFSko munduko kontseiluko partaidea. Sindikatuko idazkaritza juridikoan egin zituen lehen urratsak, eta ondoren, Hego Uribe eskualdeko arduradun izatera pasatu zen. LABeko metalgintzako arduraduna ere izan zen, lau urtez, nazioarteko idazkaritza bere gain hartu aurretik.

Hilabete osoa eman du istripuen ondorioen kontra borrokan, baina ez du aurrera egiterik izan. LABetik gure esker onak adierazi nahi diegu tarte honetan, egun gogor hauetan lagundu diguten guztiei, bai hemen, baita Brasilen bertan ere.

LABek  jasotako elkartasuna eskertu nahi du
Planetako txoko guztietatik jasotzen ari garen elkartasuna eskertu nahi dugu, bereziki, FSM, CTB sindikatu brasildar eta PCdoB Brasilgo alderdi komunistako kideek azken hilabete honetan zehar emandako babesa eta laguntza.

Gure lagun eta burkideak 38 urte zituela utzi gaitu, baina bere lanak, engaiamenduak eta borrokak bizirik diraute.

AGUR ETA OHORE, IGOR.
JO TA KE, IRABAZI ARTE!

L.A.B.

Egunero ekintzak Donostian eta inguruko herrietan Palestinaren alde eta Israel-i boikota eskatzen

Egunero ekintzak Donostian eta inguruko herrietan Palestinaren alde eta Israel-i boikota eskatzen

Gaur Usurbilen, bihar Trintxerpen, etzi Ibaetan eta ostegunean Hernanin hitzaldiak izango dira.

ASTEAZKENA 19:00ETAN KONZENTRAZIOA BOULEVARDEAN.

OSTIRALEAN KOLDO MITXELENAN 18:30ETAN Gaza-ko irakasle bat eta Eskozia zein Catalunya-ko ikasle mugimenduko ordezkariekin.

Animatu!!

Palestina askatu, israeli boikota!!

Martxoak 31 brigadetan izena emateko azken eguna

Aurtengo brigadetara joateko izen emate epea martxoaren 31 amaitzen da.

46674_478832868847662_770395816_nBrigadak joan etorriko internazionalismoa bultzatzeko lan tresna politikoak dira. Hain zuzen, euskal herri langile antolatua beste herrien esperientziez aberastuz eta aldi berean gure herri borrokaren berri emanez. Zentzu honetan, gure herriak  bezala, inperialismo-Kapitalismoari men egiten ez dioten herrien borroka esperientzi trukea oso da funtsezkoa.

2013an beste behin ere, Herri Boterearen  adierazgarri garrantzitsuak diren  prozesu, herri, auzo edo lantegietako esperientziak ezagutu beharrean gaude:  Argentina,Uruguay, Venezuela, Bolivian. Bestetik, lehen eskutik ezagutu nahi ditugu , estatuen errepresio gordinari erantzunez erresistentzia desberdinen esperientzia eta ezaugarriak Palestina edo Saharar lurralde okupatuetan. Hauetxek dira aurtengo brigaden  ildo nagusiak, joan etorriko elkartasuna gauzatu dezagun.

Izena emateko idatzi: brigadak@askapena.org

Hamaika herri borroka bakarra!