Imaginarium: Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin/ No juguéis con la opresión a Palestina

Irudia

Gaur Urbil merkatalgunean Imaginarium-ek duen dendan protesta ekintza burutu dugu, denda honek jostailu israeldarrak saltzen dituela salatzeko. Bertaratu direnei panfletoak banatu zaizkie eta dendako arduradunari gutuna banatu diogu jostailu israeldarrak kentzeko eskatuz. Azpian Imaginarium-eko arduradunarentzat banatutako gutuna.

Israeleko estatu sionistari boikota, desinbertsioak eta zigorrak!

Hoy hemos realizado una acción de protesta en la tienda que Imaginarium tiene en el centro comercial Urbil para pedirle que retire juguetes de Israel de sus tiendas. Hemos repartido panfletos a las/os posibles compradores a la vez que se le ha hecho entrega de una carta para la responsable de la tienda. Abajo la carta que se le ha entregado.

Imaginarium jostailu dendari:

Agian, ez dituzue ezagutuko, azken 60 urteetan, Israelek palestinar herriaren aurka egindako Nazioarteko Zuzenbidearen zein giza eskubideen urraketa larriak. Kasua hori izan daitekeelakoan, urraketa horiek modu laburrean azalduko ditugu.

Estatu juduak etengabe urratzen du Nazioarteko Zuzenbidea: ez ditu betetzen NBEren 50 ebazpen baino gehiago, ezta Genevako Laugarren Hitzarmena ere. Giza eskubide asko urratzen ditu; besteak beste, etxebizitzak eraisten ditu, kulturgune palestinarrak ixten ditu, 18 urtetik beherakoak espetxeratzen ditu, hilketa selektiboak egiten ditu, kolonia juduak eraikitzen ditu lurralde okupatuetan, etab. Lurraldearen arabera, apartheid sistema israeldarrak formatu ezberdina hartzen du:

  • Israelen bizi diren 1,2 milioi palestinarrei molde guztietako neurri baztertzaileak aplikatzen dizkiete: sozialak, hezkuntza arlokoak, osasun arlokoak, administratiboak, legalak, laboralak, etab.
  • Jerusalemen bizi diren 200.000 pasa palestinarrei mota guztietako politika baztertzaileak aplikatzen dizkiete euren lurretatik botatzeko helburuarekin, non bertako iraunkor gisa bakarrik aitortzen baitituzte.
  • Zisjordanian bizi diren 2,6 milioi palestinarrak leku batzuetan 9 metroko garaierara iristen den harresi batean giltzaperatzen ari dira. Ondorioz, palestinarren lurraldea zatitzen ari dira, eta ghettoetan sartzen dituzte, mugitzeko aukerarik gabe.
  • Israelek blokeo ilegal bat aplikatzen die Gazako Zerrendan bizi diren 1,5 milioi palestinarrei, mugako igarobide oro itxiz eta oinarrizko baliabideak sartzea oztopatuz (irina, esnea, arkatzak, etab.). Hori dela eta, miseria eta itxialdi baldintza ankerretan bizitzera behartuta daude palestinarrak.
  • Nazioarteko diasporan errefuxiatu gisa bizi diren ia 6 milioi palestinarrei jatorrizko euren lurretara (gaur egun Israelenak dira) itzultzea eragozten diete, NBEren 194. ebazpenak itzultzeko eskubidea aitortzen badie ere.

Jostailuak funtsezkoak dira haurren hezkuntzarako. Harremanetarako eta jolaserako tresna nagusietako bat dira. Jostailuak aukeratzeko orduan, garapen kognitibo eta emozionalarekin loturiko irizpideak hartzen dira kontuan, baita balioekin lotutakoak ere; beraz, inkongruentea da gerra krimenak egiten dituen estatu baten lantegietan eraikitako jostailuak saltzea —Goldstone txostenaren arabera (NBE, 2010), Israelek gerra krimenak egiten ditu—. Israelek lurralde palestinarretan egindako ekintzek ikaragarri zaila egiten dute haurren bizitza. Haur horien jostailuak suntsitzeaz gain, horien gaineko bahitura ezartzen du Gazako Zerrenda osoan. Itxuraz hain kaltegabeko diren produktuen bidez dituen harreman komertzialak bere erregimena legitimatzeko eta Nazioarteko Zuzenbidearen zein giza eskubideen aurka etengabe egiten dituen urraketak estaltzeko erabiltzen ditu Israelek.

Arrazoi horiek guztiak direla eta, jendarte zibil palestinarrak Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions; Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) nazioarteko kanpaina jarri zuen martxan 2005ean, Hegoafrikako apartheid erregimenaren aurka egindako boikot eta zigor kanpaina arrakastatsua eredutzat harturik. Mundu osoko geroz eta pertsona eta erakunde gehiagoren babesarekin —tartean, Desmond Tutu eta Jewish voice for Peace —, BDS kanpainak Israel presionatzea du helburu Nazioarteko Zuzenbidea bete eta giza eskubideak errespeta ditzan.

Boikota, zigorrak eta desinbertsioak presioa egiteko modu eraginkor eta ez-bortxazkoa dira, Palestinan Nazioarteko Zuzenbidearen aurka aplikatzen diren politikak aldarazteko benetako aukera sor dezaketenak, Hego Afrikako kasuak erakutsi zuen bezala. Gutun honetan azaldutako guztiagatik, zuen dendetatik aipatutako jostailu israeldarrak erretira ditzazuela eskatzen dizuegu.

Adeitasunez,

EH-Palestina Sarea

————————————————————————————————-

A la atención de la tienda de juguetes Imaginarium:

Es posible que ustedes no conozcan las graves violaciones del Derecho Internacional y de los Derechos Humanos que Israel comete desde hace 60 años en contra del pueblo palestino. Por si ese fuera el caso, a  continuación pasamos a exponer de forma resumida dichas vulneraciones.

El Estado judío viola el Derecho Internacional continuamente, incumpliendo más de 50 Resoluciones de la ONU, así como la Cuarta Convención de Ginebra. Sus violaciones de los Derechos Humanos abarcan  las demoliciones de casas, el cierre de centros culturales palestinos, el encarcelamiento de menores de 18 años, los asesinatos selectivos, la construcción de colonias judías en territorio ocupado, etc. Según el territorio, el sistema de apartheid israelí tiene diferentes formatos:

  • Al 1,2 millones de palestinos y palestinas que viven en Israel les aplican todo tipo de medidas discriminatorias: sociales, educativas, sanitarias, administrativas, legales, laborales, etc.
  • A los más de 200.000 palestinos y palestinas que viven en Jerusalén les aplican todo tipo de políticas discriminativas con el objetivo de expulsarles de su tierra, en donde tan sólo se les reconoce como residentes permanentes.
  • A los 2,6 millones de palestinos que viven en Cisjordania les están encerrando tras un Muro que llega en algunas zonas hasta los 9 metros de altura, dividiendo su territorio y aprisionándolos en guetos sin posibilidad de movimiento.
  • Al 1,5 millón de palestinos y palestinas que viven en la Franja de Gaza, Israel les somete a un bloqueo ilegal, que les mantiene en unas condiciones de miseria y reclusión absolutamente inhumanas, cerrando todos los pasos fronterizos e impidiendo la entrada de materiales básicos como harina, leche, lápices, etc.
  • A los casi 6 millones de palestinos y palestinas que viven como refugiados en la diáspora internacional se les impide volver a sus tierras originarias (hoy en Israel), a pesar de la Resolución 194 de la ONU que reconoce su derecho al retorno.

Los juguetes son un elemento fundamental en la educación de niños y niñas. Son unas de las principales herramientas lúdico-relacionales y recreativas. En su elección se tienen en cuenta criterios basados en principios de desarrollo cognitivo y emocional, así como de valores, por lo tanto resulta incongruente vender juguetes que han sido construidos por fábricas pertenecientes a un estado que comete  crímenes de guerra, como queda patente en el informe Goldstone (ONU, 2010).  Las acciones de Israel sobre los territorios palestinos hacen la vida de los niños y niñas  extremadamente difícil. No solo destruye sus juguetes sino que mantiene un embargo sobre los mismos en toda la Franja de Gaza.  Israel utiliza sus relaciones comerciales con productos tan supuestamente inocuos, para legitimar su régimen y ocultar sus violaciones continuas del Derecho Internacional y de los Derechos Humanos.

Por todos estos motivos en 2005 la sociedad civil palestina lanzó la campaña internacional del BDS (Boicot, Desinversiones y Sanciones) contra Israel, inspirada en la exitosa campaña de boicot y sanciones que se llevó a cabo contra el régimen de apartheid surafricano. La campaña BDS, respaldada por cada vez más personas e instituciones  de todo el mundo como Desmond Tutú o Jewish voice for Peace, tiene como objetivo presionar a Israel para que cumpla con el Derecho Internacional y respete los Derechos Humanos.

El Boicot, las sanciones y las desinversiones son una forma eficaz y no-violenta de presión, con una posibilidad real de conseguir el cambio de las políticas contrarias al Derecho Internacional en Palestina, tal como demostró el caso sudafricano. Por todo lo expuesto en esta carta, les solicitamos que retiren de sus tiendas dichos juguetes israelíes.

Atentamente

EH-Palestina Sarea

Boicot, Desinversion y Sanciones al Estado Sionista de Israel

Advertisements

KONTUZ! EZ JOLASTU PALESTINARREN ZAPALKUNTZAREKIN

Aurten ere jostailuak-web1Israeldar jostailuen aurkako kanpaina abiarazi dugu. Oraingoan, Toys  ´R´us Imaginarium eta EL corte Inglés saltoki kateen aurkako ekimenak egingo ditugu. Iazko kanpainaren ondorioz, Afede jostailu dendak bere apaletatik kendu zituen jostailu israeldarrak, beraz, aurrera egiteko unea da eta gainerako saltokiei presio egiteko garaia.  Dei egin nahi dizuegu beraz, israelgo jostailuen aurkako boikot eta ekimenekin bat egiteko. Izan ere, ezin dugu onartu palestinarrek etengabeko zapalkuntza eta genozidioa jasaten duten bitartean, Israelgo enpresa edo eurekin kolaboratzen dutenek normaltasunez negozioak egiten jarraitzea. Ezin dugu onartu, sionismoaren edozein adierazpen Euskal Herrian.

 

Ihaz Donostian egindako ekimena:

Hillary Clinton: Nuestro compromiso con Israel es “sólido como una roca”

La secretaria de Estado de Estados Unidos (EE.UU.), Hillary Clinton, afirmó este martes tras reunirse con el primer ministro de Israel, Benjamin Netanyahu, que el compromiso de la nación del norte con la seguridad del país del Medio Oriente es “sólido como una roca”.

“El compromiso de Estados Unidos con la seguridad de Israel es sólido como una roca e inquebrantable. Por eso creemos que es fundamental calmar la situación en Gaza”, donde la Fuerza Aérea israelí ha lanzado una ofensiva que ha matado a más de un centenar de personas.

Clinton llegó este martes a Jerusalén para reunirse con Netanyahu y el miércoles sostendrá un encuentro con el presidente de la Autoridad Nacional Palestina, Mahmud Abás, para conversar sobre las conclusiones de este encuentro con el jefe de Estado israelí.

La secretaria de Estado también se verá con el mandatario egipcio, Mohamend Mursi, para discutir sobre una posible tregua en Gaza.

En el encuentro con Clinton, Netanyahu habló de la posibilidad de diálogo a largo plazo y a la vez pidió comprensión hacia su país por sus ataques “defensivos” contra la Franja de Gaza.

“Si es posible lograr una solución a largo plazo por medios diplomáticos, lo prefiero. Pero si no es el caso, estoy seguro de que ustedes comprenderán que Israel deberá tomar todas las medidas necesarias para defender a su pueblo”, declaró el Primer Ministro.

Por otro lado, el ministro israelí de Exteriores, Avigdor Lieberman, advirtió  este martes al secretario general de las Naciones Unidas (ONU), Ban Ki-moon, que si Israel emprende una invasión terrestre contra la franja de Gaza la operación “no tendrá límites”.

La operación “‘Pilar Defensivo’ es una operación cuyos objetivos fueron fijados. Estamos listos para una amplia operación terrestre, si es necesario, y si comienza será imposible detenerla a mitad de camino, habrá que ir hasta el final”, declaró Lieberman a un canal israelí.

El lanzamiento de estos mensajes ocurrió en momentos en que Israel afirmó que había decidido aplazar “temporalmente” una ofensiva terrestre en la franja de Gaza para dar una oportunidad al intento de la diplomacia egipcia de lograr una tregua entre el movimiento Hamas y el Estado sionista.

El pasado sábado, comenzó la movilización de reservistas israelíes, cuyo número puede alcanzar los 75 mil, luego de ser aprobada por el gabinete sionista. Una gran cantidad de tanques han sido desplegados en la frontera de Israel con Gaza.

Durante los primeros ocho días de ofensiva israelí, las Fuerzas Armadas lanzaron ataques aéreos, bombardeos y disparos de cañones sobre Gaza, dejando la cifra de palestinos muertos a un mínimo de 141, entre ellos 27 niños, según el último reporte ofrecido por las autoridades sanitarias palestinas a medios árabes.

 

Al Manar
http://www.almanar.com.lb

Israelen azkeneko erasoa salatzeko hamarnaka lagun batu gara gaur Donostiako Boulevardean

This slideshow requires JavaScript.

 

Donostiako eragile solidario ezberdinek deituta eguerdian 70 lagun elkartu gara Israelen azkeneko erasoa salatzeko eta palestinar herriarekin elkartasuna adierazteko. Estatu sionistari boikota egitera ere deitu dugu.

Hoy al mediodia unas 70 personas de convocadas por diferentes organismos solidarios nos hemos juntado en el Boulevard donostiarra para denunciar la ultima agresion israeli y para mostrar nuestra solidaridad con Palestina. Tambien se ha realizado un llamamiento al boicot al estado israeli.

Bart gauean israeldar hegazkinek Gazako gobernuko sedea bonbardeatu dute, 9hildako eraginez; horrela guztira, 38 palestinar izan dira hildakoak 4 egunetako bonbardeaketaren ondoren.

Israelek bere estatua lurralde palestinarrean ezarri zuenetik 1948an, etengabeak izan dira indar okupatzaileek eragin duten erasoak palestinar herriari;  exodo, garbiketa etniko eta apartheidaz gain. Azkeneko operazio militar hau “Babes zutabea” deitu du israeldar gobernuak,eta 75000 soldadu erreserbista mugiarazi ditu, hauen lurreko mugimendua somatu daitekeelarik etorkizun batean. Estatu Batuetako agintari den Barack  Obamak “babesteko eskubidea” onartu zion Netanyahuri.

Herrialde Palestinarrak  bere baitan duen lurraldea %12koa da Palestina Historikoaren barnean, check pointez eta kolonia israeldarrez inguratuta dagoelarik; honela,  badirudi israledar gobernuaren estrategiak, palestinar estatu baten sorrera ekiditea eta  israelen nagusitasuna ezartzea direla.

Eraso hauen aurrean, munduko herriok badugu eginbehar solidarioa palestinako herrialde zibilaren deiari erantzunez; honela, boikota, inbertsio eza eta estatu sionistari zigorrak ezartzea eskatzen digute. Palestinarren eskubide zibilak  eta politikoak  bortxatzen jarraitzen dituzten bitartean eta israelek legedi internazionala betetzen ez duen bitartean hori da egin dezakegun elkartasun ekarpen eraginkorrena.

Hau guziagatik, palestinarren aurkako edozein erasoren aurka manifestatzera eta israledar estatuari boikot egitera deitzen zaituztegu.
———————————————————————————————–

Esta pasada noche la aviación israelí ha bombardeado la sede del gobierno en Gaza, causando 9 nuevas víctimas mortales, con lo que después de 4 días de bombardeos han muerto 38 víctimas palestinas.

Desde que en 1948 Israel proclamara su estado en territorio palestino y se iniciara el éxodo, limpieza étnica y apartheid de la población palestina es incesante el hostigamiento que las fuerzas ocupantes realizan sobre la población palestina. Esta última operación que el gobierno israelí ha denominado “Pilar defensivo” está movilizando a 75000 soldados reservistas, por lo tanto, se prevé una movilización terrestre de estos soldados. El presidente estadounidense Barack Obama expreso a Netanyahu “el derecho a defenderse”.

La tierra en poder de la población palestina es el 12% de la Palestina histórica, rodeada de check points y colonias israelíes, parece que la estrategia del gobierno israelí es no solo la de acabar con la posibilidad de un futuro estado palestino si no la supremacía israelí en tierras palestinas.

Ante esta nueva agresión, la población internacional tenemos el deber solidario de responder al llamamiento de la sociedad civil palestina, en el que se nos llama al boicot, desinversión y sanciones al estado sionista israelí mientras sigan las violaciones de los derechos civiles y políticos del pueblo palestino y mientras Israel no cumpla la legislación internacional.

Por ello, llamamos a manifestarnos en contra de toda agresión a la población palestina y al boicot al estado de Israel.