20 urte eta gero, herriak ez du ahazten

Udara honetan, abuztuaren 24ean hain zuzen ere, 20 urte beteko dira Filtroko gertaera jazo zela. Urteurrenaren testuinguruan bi ekimen antolatu ditugu Askapenako kideok. Lehena ekainaren 21ean izango da, Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Egunean eta bigarrena berriz abuztuaren 24ean, Filtroko gertateraren 20. urteurrenean hain zuzen ere.

 

Filtroko ospitalaren kanpoko esplanadan jazotakoa diktaduraz geroztik izaniko istilurik larrienak izan ziren. Manueltxo Goitia, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez euskal errefuxiatu politikoen estradizioa ekiditeko ahaleginaren aurrean, polizia oldartu eta tiroka erantzun zion Uruguayko herriaren elkartasun konpromisoari. Poliziaren bortikezkeriak Fernando Morroni eta Roberto Facal erail zituen, dozenaka pertsona zauritu eta beste hainbeste atxilotu.

Gaurko egunez, Euskal Herriko Iheslari Politikoen etxera itzultzeko erabakia gauzatzen ari diren honetan, urteetan zehar Euskal Herriko gatazka politikoaren ondorio diren Errefuxiatu eta Iheslari Politikoei herritar ezberdinek adierazitako babesa txalotu nahi dugu, eta bereziki goraipatu Montevideoko herriaren konpromisoa.

Horregatik, datorren ekainaren 21ean Errefuxiatu eta iheslari politikoen nazioarteko egunean Oñatin, Manueltxo Goitiren jaioterrian bertan egun guztiko egitaraua antolatu dugu herritarrekin elkarlanean. Egunaren ardatza eguerdiko 13:30etan burutuko dugun Ekitaldi Politikoa izango da eta gero bertaratuakoentzat herri bazkaria eta kantaldia izango dugu, iluntzean berriz kontzertuak.

Abuztuaren 24ean berriz bi herri aldarri bakarrean batuko gara. Izan ere urtez urte egin bezala, Montevideon eta Bilbon gure memoria borroka bilakatuko dugu eta aldarriak garraxi. Uruguayko herriaren maiatasuna, Fernando Morroni eta Roberto Facalen bizitza, borroka presente izango dugu Ahaztuakekin antolatutako ekimenean. Herrion arteko elkartasun eta batasunaren erreferentzia argia baitira eta ezin dugu oroimenean galtzen utzi. Munduko edozein txokotan dagozkien eskubideen defentsan eta beraien burujabetzaren alde borroka ari garen herri eta herritarron arteko elkartasun eta konpromiso internazionalista.

Uruguayen esaten duten bezala….

 

Arriba los que luchan!

Basta de inpunidad,

la memoria los condena!

Borroka internazionalistaren garrantzia azpimarratu genuen larunbatean Arrankudiagan

Euskal Herria Arraundeguorl egun internazionalista from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.

Pasa den larunbatean, maiatzaren 31 ehundak izan ziren Arrankudiagan antolatutako Euskal Herria #Arraundeguorl egun internazionalistara bertaratu eta parte hartzera animatu ziren lagunak.

Goize goizetik eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, asko izan ziren ekimen eta eskaintza kultural ezberdinetan parte hartzera hurbildu zirenak; opor internazionalisten saioa, #VenezuelaBrigadaren hitzaldia, pintxo dastaketa eta azoka, haurren tailer eta ipuin kontaketa, kantu jira, herri bazkaria, Uluka era Rojo Cancionero taldeen emanaldia, Irrien Lagunak, bertso saioa, kontzertuak… borroka eta festa ederki asko uztartu genituen Airaldeako kideek eginiko bideoan argi ikusten den bezala. Eskerrik asko!

@jaloniker-rek ateratako argazkia

Borroka internazionalistan ondar aletxo berria jarri eta eguna borobiltzeko, iluntzeko 21’00etan ekitaldi politikoa burutu genuen frontoian.

Lehen hitzartze eta agurra Aitor Renteria, Txatori eskaini genion. Gazte gaztetik konpromiso politiko handia erakutsi zuen eta horren ondorioz errefuxiatu egin behar izan zuen. Ez zuen sekula eten bere borrokarako konpromisoa eta euskarazko hedabideetan lanean jarraitu zuen. Iheslari politikoen etxera itzultzeko erabakiarekin bat iltzuli zen sorterrira. Larunbatean ezustean agur esan zigun ordea. Orain izar gorri berri bat dugu zeruan, bidea argitzen. Agur eta ohore, Txato!

Askapena zein Ernaiko kideen hitzartzeetan (beherako dituzue irakurgai) argi adierazi genuen borroka internazionalistaren beharrezkotasuna. Joan etorriko elkartasun politikoa munduko zein Euskal Herriko borrokaren historian presente izan da beti, gaurko egunez ordea, inoiz baino beharrezkoa dugu herrion arteko elkartasun eta lankidetza, zapaltzen gaituen sistema Kapitalista, Patriarkal eta Inperialista hau gainditzeko.

Venezuelako brigadista kideek ere berain tartea izan zuten ekitaldian eta bereziki azpimarratu zuten herri mugimenduaren garrantzia. Izan ere soilik herri antolatuak lor baidezake benetako eraldaketa eragin, herrion burujabetza eskuratu eta sozialismoa eraikitzea.
Hemen ikusgai dituzu egunak utzitako argazkiak

 

Askapenaren hitzartzea:

Gora munduko borrokak!

Gaurko jai eta aldarrikapen egun hau indarrez azpimarratzera dator gure prozesu nazionalean nahiz sozialean internazionalismoak daukan izaera estrategikoa. Azpimarratu hitza erabili dugu, dagoeneko idatzita dagoelako joan-etorriko elkartasun politikoa herri honen historian.

Hasieratik, gure askapen borrokak osagai internazionalista garrantzitsua eduki. Eta horrek, gure borroka mundu mailako askapen borroka antiinperialistei lotzea ekarri du; Kuban, Vietnamen, Argelian edo beste hainbat tokitan. Urtez urte osagai internazionalista hori sendotuz joan da, Euskal Herritik kanpo piztu diren borroketan emandako ekintza eta konpromiso askori esker. Urruneko borrokak izenik ere, gure sentitu ditugu.

Ertamerikako iraultzetan euskal militanteen parte-hartzea, Pakito, Marta, edo eta Begoñaren borroka, mugarria ngarrantzitsua izan dira gure herritik abiatutako elkartasunaren eremuan. Zorionez, baina, euren konpromiso gorena ez da euskaldunon ikur internazionalista bakarra; hor dago 1986an Euskal Herriak NATOri emandako ezezko borobila, hor udaraz udara bizipenak, borrokak elkarbanatzera joandako milaka brigadistak, edo Euskal Herriko kaleak elkartasunez bete dituzten kanpaina guztiak. Urtez urte idatzi den euskal internazionalismo iraultzailearen atalak dira hauek guztiak.

Euskal internazionalismoak ez luke izen hori jasoko baldin eta beste herriek ez balute gureganako, gure borrokarekiko babes eta atxikimendurik adierazi. Iristen zaigun babesa gure herriarentzako elkartasun iraultzailea da, presoentzako elkarrtasuna, gazteria errebeldearentzako, langile klase borrokalariarendako…. Behin ere ez da eten berotasun hori, ez diktadura faxistaren garaian, ez eta gaurko diktadura faxista mozorrotuaren egunetan ere. Berotasun eta bizitasun horren isla argia dira Euskal Herriaren Lagunen komiteetatik. Edo eta Gaur bertan, hemen gure artean aurkitzen diren Venezuelatik Euskal Herrira etorritako lagun brigadistak ere! Benetan ohore handia da gurera etorri izana!

Honek guztiak gure borrokan berresten gaitu, Euskal Herriaren aldeko gure konpromisoa sendoan. Borrokan jarraitu eta gure askapen nazional eta sozialean sakontzeko konpromisoan. Preso politiko eta iheslari oro etxera ekarri eta guztion artean Euskal Estatu burujabe eta sozialista bat eraikitzeko konpromisoan. Baina, helburu guzti hauek betetzeko, ezinbestekoa da gaurdanik Euskal Herri internazionalista eraikitzen jarraitzea. Gainerako herri borrokalariekin bat eginez, elkar elikatuz, gure askatasun osorantz egingo dugu aurrera! Atzerapausurik gabe!

Horiek dira hartu beharreko konpromisoak. Hori da guregandik espero dutena bai hemen dauden burkideek, bai gure artean, zoritxarrez, ez daudenek ere.

Erantzukizuna handia da. Ez diezaiegun huts egin, eurek guri ez digute huts egingo eta.

 

Gora Euskal Herria askatuta eta sozialista!

Gora internazionalismoa!

Libertad para Isma y Miguel!

Desde Askapena hacemos propia el comunicado de las plataformas por la libertas de Isma y Miguel. Con ello nos sumamos a la denuncia contra la represion acaecida el 22M y  al mismo tiempo nos solidarizandos con las dos personas detenidas.

Libertad para Isma y Miguel!

Comunicado de las plataformas por la libertas de Isma y Miguel

El pasado día 22 de marzo las columnas de las Marchas de la dignidad, terminaron confluyendo en Madrid, para culminar con una jornada de protesta inmensa que llenó las calles de Madrid. Poco antes de concluir la jornada, una unidad de UIP (antidisturbios) cargó contra el grueso de la concentración sobre las 20:40h en una plaza de Colón abarrotada de gente, que todavía esperaba a finalizar los actos.

Entendemos esta actitud como desproporcionada, dado que cargaron contra todxs lxs que estaban allí, tanto con cargas físicas, como con gases lacrimógenos y pelotas de goma, una actitud de la son directamente responsables delegación de gobierno y los mandos de la policía.

De todas las detenciones que se produjeron el 22M, se han probado malos tratos a lxs detenidxs. De ellxs, sólo Miguel de 21 años, ingresó en prisión preventiva, a pesar de contar con arraigo familiar y social, y carecer de antecedentes penales, razones que harían innecesaria una medida tan extrema para garantizar su asistencia al proceso judicial. El argumento de la “alarma social” generada por este caso, alimentada de manera artificial, parece ser el único motivo que le mantiene en prisión, a pesar de no haber diferencias objetivas entre los delitos que se le imputan con respecto al resto de los acusados en el mismo procedimiento.

La historia continúa con una segunda lista de detenciones que formaba parte de la denominada Operación Puma-70, donde más de 10 personas son detenidas y sólo una ingresa en prisión preventiva: Isma de 18 años, del sur de Madrid. También sin antecedentes penales, que se le mantiene en prisión como mantienen a Miguel, con la misma falta de concurrencia de los elementos necesarios para justificar una medida de ese tipo.

En primer lugar, exigimos su puesta en libertad, tanto de Isma como de Miguel, así como la absolución de todxs lxs detenidxs del 22 de marzo. Además consideramos que Miguel e Isma son cabezas de turco ante el gran alcance mediático que han tenido las Marchas de la dignidad.

Creemos que esto choca abiertamente con las agresiones realizadas por la policía, en las cuales no hay ningún agente imputado, y en cuyas intervenciones, a un manifestante se le extirpó un testículo, y otro perdió la visión de un ojo, por golpes de pelotas de goma, disparadas inadecuadamente. A esto le sumamos la campaña criminalizadora, en la que se presentaron pruebas falsas por parte de la policía, como la conocida muleta-espada.

Exigimos la libertad inmediata de Miguel e Isma así como la absolución de todxs lxs detenidxs del 22M

¡¡LIBERTAD DETENIDXS POR LUCHAR!!

Venezuelatik etorritako brigadisten azken hitzaldia #Arraundeguorl egunean izango da

Badator, gainean dugu dagoeneko! Maiatzaren 31ean Arrankudiaga borroka internazionalistaz jantziko dugu  Euskal Herria Arraundeguorl egunean.

Goizean goizetik tailer, erakusketa, solasadi, mokadutxo eta mota guztietako eskaintza kulturalez beteko ditugu herri txiki honetako kaleak. Bertan izango dira Venezuelatik Euskal Herrira lehen aldiz antolatutako brigadako etorritako kideak ere. Azken 15 egun hauetan ArraunEuskalHerria ibili dira beraiek, gure herri eta borroka ezagutu dute bertatik bertara eta Venezuelako Prozesu Bolivarraren urrats eta erronkak azaldu dizkigute Lasarten, Donostian, Tafalla, Ordizin, Gasteizen, Galdakaon… Azken hitzaldi batekin eta ondorengo festa ederrarekin amaiera emango diote brigadari, beraz ez galdu aukera!

Goiza amaituta behar bezalako herri bazkaria izango dugu frontoian, eta Uluka (Aiaraldea) eta Rojo Cancionero (Gaztela) bezalako taldeekin, ziur gaude ondorengo kantaldia ere ederra izango dela.

Arratsaldean jaiak ez du etenik.  Haur, gazte zein helduek Irrien Lagunakekin batera gozau eta disfrutatzeko aukera izango dute 17’00etatik aurrera eta 18:00etan berriz bertso saioari ekingo diogu Ruben Sanchez, Oihana Bartra eta Arkaitz Estiballesekin batera. Gaueko emanaldiekin hasi aurretik, eguna borobiltzeko ekitaldia burutuko dugu eta segidan kontzertuei hasiera eman. Bertan izango dira Siroka, Esne Beltza, Governors eta Mandoilek taldeak.

Egun borobila beraz geure konpromiso eta borroka internazionalistan berretsi, gazte eta ez hain gazteekin internazionalismoa oinarriak landu eta bide batez gozatzeko!

Animatu Euskal Herria #Arraundeguorl egunera!

Gora Can Vies! Gora herri boterea!

Desde Askapena queremos denunciar otro episodio más de violencia desatada por los Mossos de d’ Esquadra en contra de la autorganización popular en los Paisos Catalans.

Por decisión del ayuntamiento, el referencial edificio ocupado y autogestionado Can Vies del barrio de Sants ha sido brutalmente desalojado y derribado por parte de las fuerzas represivas, hecho que ha suscitado un amplio rechazo popular. Ante esta movilzación en defensa de los espacios populares, la policía autonómica ha respondido con más represión ocasionando multitudes de  herid@s y deteniendo a 28 personas.

En este sentido, queremos enviar nuestra apoyo solidario internacionalista a todas los compañeros y compañeros que estan defendiendo este espacio de contrapoder popular tan legítimo como necesario y especialmente a las personas detenidas.

Gora Can Vies!
Gora herri boterea!

 

Comunicado de solidaridad con las bases de apoyo zapatistas desde Euskal Herria

Unidos a pueblos y organizaciones de todo el mundo en la condena firme del vil asesinato del sargento insurgente Galeano en La Realidad, Chiapas, y ante el hecho probado de que la autoría del crimen recae en miembros de la CIOAC Histórica, organización convertida en cuerpo paramilitar desestabilizador y terrorista que actúa contra las bases de apoyo zapatista, manifestamos que:

El gobierno mexicano priísta debe desactivar su política de guerra y aniquilamiento de los pueblos zapatistas y del pueblo de México, que ya cuenta en los últimos años con más de 100000 personas asesinadas y 25000 desaparecidos en todo el país, situación que supone una violación flagrante de la Declaración Universal de los Derechos Humanos. Debe así mismo cumplir los Acuerdos de San Andrés y trabajar por conseguir una paz con justicia y dignidad para los pueblos originarios y para el pueblo trabajador mexicano.

Honramos desde Euskal Herria la memoria de José Luis Solís López y la de todos los insurgentes que han dado y dan la vida por la patria y la libertad. ¡Viva el pueblo de México! ¡Viva el Ejército Zapatista de Liberación Nacional!

Por la segunda independencia de América Latina, que romperá las cadenas opresoras del imperialismo yanki ladrón, fascista y genocida.

Euskal Herria, presente.

Verdad, Justicia, Reparación.

Eraikuntza – Grupo Vasco de Historiadores Sozialistas.

Asociación Maravillas Lamberto, florecica de Larraga

Askapena