DOKUMENTALA: Borroka motxilan/ La lucha en la mochila

Bere herrian dena eduki arren, nahiago izan zuten ezer ez zeukatenei elkartu. Elisenda (”Blanca”), Begoña (”Alba”) eta Marta (”Begoña”) ez zuten inoiz El Salvador-en elkar topatu. Ez zioten inoiz miseriari eta armadaren errepresioari aurre egiteagatik zauritutakoari elkarrekin ebakuntzarik egin. Ez ziren inoiz euripean aurkitu “dale salvadoreño, que no hay pájaro pequeño” abestuaz. Inoiz ez zioten belarrira xuxurlatu elkarri gerra hori noizbait amaituko zela, egunen batean, El Salvador emakume eta gizon askeen herria izango zela.
Hirurak borroka bizkarrean hartuta joan ziren, bere ekintza eta keinuekin erakutsiz elkartasuna herrien arteko goxotasuna dela.

Lo tenían todo, pero decidieron ir con las que no tenían nada. Elisenda (”Blanca”), Begoña (”Alba”) y Marta (”Begoña”) nunca se encontraron en el Salvador. Nunca operaron juntas ningún herido que venia de combatir la miseria y la represión del ejército. Nunca se encontraron bajo la lluvia cantando “dale salvadoreño, que no hay pájaro pequeño”. Nunca se susurraron a la oreja que algún día terminaría esa guerra y el Salvador seria un país de mujeres y hombres libres. Las tres marcharon con la lucha en la mochila para enseñarnos -con sus gestos- que la solidaridad es la ternura de los pueblos.

Advertisements

Klasikoak: Salvador Allende eta Fidel Castro aurrez aurre

1971. urtean kazetari txiletar bat Fidel Castro eta Salvador Allende elkartzen ditu. Garaian, eztabaida garrantzitsua zegoen, izan ere, Allende boterera hauteskunde bidez iritsi zen eta Castrok ordea gerrilla bitartez iristen da boterea. Sozialismoa ulertzeko erak ez dira oso desberdinak baina prozedurak boterera iristeko ezberdinak dira.

Maputxe herria aztertuko dugu Añorgako gaztetxean

Maputxe herria aztertuko dugu Añorgako gaztetxean

Otsailaren 22a ostirala19:30etan Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu. Bertan , internazionalismoaren gako nagusiak azaltzeaz gain maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera edukiko dugu.

Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik. Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen.

Beraien lurrak bere eskuetan egotearen aldarrikapenak transnazional kapitalistekin etengabeko gatazkan egotera behartu ditu, nagusiki egur arloko, arlo turistikoko eta arlo energetikoko transnazionalekin. Borroka horren ondorioz, hainbat maputxe hilik suertatu dira eta hainbat preso politiko maputxe daude egun kartzeletan. Egun, preso politiko maputxeak gose greban daude, horien artean 60 egun beteko dituen Fernando Millacheo.