Apirilaren 17an eta 19an ekimenak burutuko ditugu nazioarteko preso politikoen egunarekin

Imagen

Apirilaren 17an preso politikoen nazioarteko eguna ospatzen da. Hain zuzen, Mahmud Baker Hijazi, preso palestinarra 1974an askatu zuteneko eguna  hautatu zen munduko gainerako borroketan preso eroriak oroitu eta babesteko. Askapenatik ere, urteak daramatzagu egun honen baitako lanketa burutzen, preso politikoen gaia azaleratu eta salatzen, nahiz gure herrian,  egunotan debekatua egon  arazo politikoen ondorioz gatibu daudenei preso politiko deitzea ere…

Azken urteetan munduko preso politikoen kolektibo baten baitan antolatu dira zenbait ekimen. Besteak beste, postal bidez, euskal herritarrak eskutitzak idaztera gonbidatu ditugu. Honela, 2011ean kolonbiar preso politikoei ehunka posatl bidali genizkion,baita bertatik erantzuna jaso ere. Pasa den urtean maputxeen kolektiboari idatzi genion eta aurtengoan berriz, saharar preso politikoei idaztera eta egingo diren ekimen desberdinetan parte hartzera gonbidatzen zituztegu.

Donostian preso politiko sahararren aldeko burutuko ditugun ekimenak hauexek izango dira:

1.- Apirilak 17, asteazkena : Bulebarreko AskeGunean, 12:30tan Gdeim Izik-eko erresistentzia kanpamentuaren inguruko dokumentala. Bertan preso politiko sahararrei postalak idazteko aukera egongo da.

2.- Apirilak 19, ostirala : Preso sahararrekin elkartasunean enkartelada (Etxeratekin batera) 20:00tan Konstituzio Plazatik hasita.

Munduko preso politikoak kalera!
Sahara Hurra!

Advertisements

Joven condenado a cadena perpetua nos acercara la realidad del pueblo saharaui

Imagen

Hassana Aalia marokiar estatuak biziarteko espetxealdira zigortutako gazte saharauiarrak martxoaren 18an astelehena,  Kaxilda Elkarguneak eta Donostialdeko Askapenak antolatu duten hitzaldian izango da Kaxildan bertan (Amara) 19:30etan.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Aurreko udaran Askapenako brigadistek lurralde okupatuetako errealitatea ezagutzeko aukera eduki zuten. Jazarpen polizial itogarrian, kontrol polizial etengabean, marokiar militar zein zibilengatik kolonizaturik, beraien herrian gutxiengoa dira egun sahararrak. Ekialdean 2720 km dituen murru batek zonalde askatuan bizi diren sahararrengatik banaturik.

NBEk lurralde autonomo bezala identifikatzen du, deskolonizazio prozesuan dagoena alegia. Marokok fosfatoa, arrantza, area eta bestelako lehengaiak nazioarteko legediatik kanpo esplotatzen ditu. Estatu Batuek eta Estatu frantsez zein espainolek, haien transnazionalak buru dituztela Marokorekin negozio ederrak egiten dituzte, izan ere, Maroko lagun estrategiko izaera baitauka mendebaldeko potentzientzat.

Duela egun gutxi, lurralde okupatuetako 24 lagun epaitu zituzten eta kondena oso larriak ezarri zizkieten Gdeim Izik bezala ezaguna den erresistentziaren kanpamentua antolatu izanagatik. Horietako bat dugu Hassana Aalia, biziarteko zigorrera kondenatutako gaztea. Berarekin batera Askapenako brigadistak egongo dira saharar herriaren errealitatea gerturatzeko asmoarekin.

——————————————————————————————

Hassana Aalia, joven saharaui que recientemente ha sido condenado a cadena perpetua por el estado marroquí estará este 18 de marzo lunes las 19:30 en Kaxilda (Amara), en una charla organizada por Kaxilda y Askapena de Donostialdea.

De cuando en cuando solemos recibir alguna información sobre los campamentos de refugiadas/os saharauis del Tinduf en territorio argelino, más complicado resulta escuchar que las/os saharauis tienen una parte de su tierra liberada y pocas veces escuchamos sobre la vida cotidiana del pueblo saharaui en los territorios ocupados.

Las/os brigadistas de Askapena tuvieron la oportunidad de conocer la situación de los territorios ocupados el pasado verano. En un acoso policial asfixiante, con incesantes controles policiales, colonizados tanto por civiles como por militares marroquíes, las/os saharauis son minoría en su tierra. Territorios separados por un muro de 2720 kilómetros con los territorios liberados.

La ONU lo identifica como territorio no autónomo en proceso de descolonización. Marruecos explota contra toda ley internacional recursos naturales como fosfatos, pescado, arena y otros productos primarios. Mientras, Estados Unidos y los estados español y francés con sus transnacionales a la cabeza hacen negocios redondos con Marruecos, ese aliado estratégico para las potencias occidentales.

Hace pocos días, 24 compañeros de los territorios ocupados fueron “juzgados” y condenados  a duras penas por su participación en el llamado campamento de la resistencia, Gdeim Izik. Uno de esos 24 es Hassana Aalia, condenado a cadena perpetua que junto a brigadistas de Askapena nos darán a conocer esta la realidad del pueblo saharaui.

Saharako lurralde okupatuetako erresistentzia borrokaz mintzatu ginen unibertsitatean

Imagen

Iragan ostegunean Ibaetako Ikasle Abertzaleekin batera antolatutako hitzaldi eta bideo emanaldian 30 lagun elkartu ginen eta bide batez aurtengo brigaden kanpainaren aurkezpena egiteko aprobetxatu genuen.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Aurreko udaran Askapenako brigadistek lurralde okupatuetako errealitatea ezagutzeko aukera eduki zuten. Jazarpen polizial itogarrian, kontrol polizial etengabean, marokiar militar zein zibilengatik kolonizaturik, beraien herrian gutxiengoa dira egun sahararrak. Ekialdean 2720 km dituen murru batek zonalde askatuan bizi diren sahararrengatik banaturik.

NBEk lurralde autonomo bezala identifikatzen du, deskolonizazio prozesuan dagoena alegia. Marokok fosfatoa, arrantza, area eta bestelako lehengaiak nazioarteko legediatik kanpo esplotatzen ditu. Estatu Batuek eta Estatu frantsez zein espainolek, haien transnazionalak buru dituztela Marokorekin negozio ederrak egiten dituzte, izan ere, Maroko lagun estrategiko izaera baitauka mendebaldeko potentzientzat.

Duela egun gutxi, lurralde okupatuetako 24 lagun epaitu zituzten eta kondena oso larriak ezarri zizkieten Gdeim Izik bezala ezaguna den erresistentziaren kanpamentua antolatu izanagatik.

Saharako lurralde okupatuak asimilazioaren aurka borrokan

Imagen

Martxoaren 7a, osteguna,  Ibaetako Ikasle Abertzaleek eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu Saharako lurralde okupatuen inguruan. 11:30etan izango da FIHEZIko Gradu aretoan.

Argeliako Tinduf eskualdean bizi diren saharar errefuxiatuen inguruko informazioa tarteka euskal herritarroi iristen zaigu, zailagoa da entzutea sahararrak beraien lurraldearen zati bat askaturik daukatela eta gutxitan entzuten dugu lurralde okupatuetan bizi diren sahararren eguneroko bizitza.

Aurreko udaran Askapenako brigadistek lurralde okupatuetako errealitatea ezagutzeko aukera eduki zuten. Jazarpen polizial itogarrian, kontrol polizial etengabean, marokiar militar zein zibilengatik kolonizaturik, beraien herrian gutxiengoa dira egun sahararrak. Ekialdean 2720 km dituen murru batek zonalde askatuan bizi diren sahararrengatik banaturik.

NBEk lurralde autonomo bezala identifikatzen du, deskolonizazio prozesuan dagoena alegia. Marokok fosfatoa, arrantza, area eta bestelako lehengaiak nazioarteko legediatik kanpo esplotatzen ditu. Estatu Batuek eta Estatu frantsez zein espainolek, haien transnazionalak buru dituztela Marokorekin negozio ederrak egiten dituzte, izan ere, Maroko lagun estrategiko izaera baitauka mendebaldeko potentzientzat.

Duela egun gutxi, lurralde okupatuetako 24 lagun epaitu zituzten eta kondena oso larriak ezarri zizkieten Gdeim Izik bezala ezaguna den erresistentziaren kanpamentua antolatu izanagatik. Guzti honen inguruan aritzeko aukera izango dugu brigadisten bitartez, animatu eta parte hartu!